Gasolindegian

6

Izenburua: Gasolindegian
Idazlea: Yurre Ugarte
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2010

Gertatuko zitzaizun noizbait: entzuten duzu esaldi bat eta hitzek, laser isil nahiz indartsu baten antzera, zainak ireki, zainen barruan sartu, atzera zainak itxi eta odolean txertatuta geratzen zaizkizu, burutik behatzetarainoko buelta etengabean. Agian esaldia izan beharrean, pertsona bat da; ezagutu duzu, eta zure bihotzean hartzen du aparkalekua. Edo egokitu zaizu ezusteko egoera bat, adibidez, Arte Ederretan lizentziatua izanik gasolindegi batean lanean aritzea, eta jasangarria egiteko errealitateak asmatzen dituzu. Horrelakoa da GASOLINDEGIA, leku bat, bai, eta aldi berean gure barruan burutik behatzetaraino buelta amaigabean dabilen guztia.

6
Iruzkina idatzi

avatar
6 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
6 Comment authors
Galdakao 55.2Larraul 39.1Irun 67.1ArantzazuGetxo 50.1 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Galdakao 55.2
Gonbidatua
Galdakao 55.2

Hondartzarako liburu aproposa, arina, laburra, maitasun istorioa tartean duena, baita protagonistetako baten izekoaren antzinako bizitzari buruzko misterioa ere. Errumaniarraren presentziak gaur eguneko atzerritar etorkinen gaiarekin lotuko luke, ikasleei gomendatzeko aproposa horregatik: zein lanetan dabiltzan, zelan bizitza ateratzen duten… Hori bai, gizartean erroturik dagoen ustearen kontrara, atzerriatarren ikuspegi baikorragoa ematen du. Hasieran ez du ematen narrazioen arteko lotura egon daitekeenik, irakurri ahala hurrengo pasarteetan haria aurkitzen den arte. Azkenean, gustua hartu nion.

Larraul 39.1
Gonbidatua
Larraul 39.1

Ez diot gusturik hartu liburu honen irakurketari. Oso korapilatsua iruditu zait. Ipuin solteak bailiren irakurtzen hasi ondoren lotura bakarreko liburua dela ohartzeraino; gaiak, gasolindegiak lotzeaz gain nobela osatzeraino.
Bukaeran ematen dion lotura ere esplosiboa eta astuna iruditu zait, ez zait gustukoa egin.

Irun 67.1
Gonbidatua
Irun 67.1

Liburu honetan ipuinen bidez antzeman daitezke gizartearen hainbat pertsonaia eta egoera oso berezi. Seguraski gure ohiko bizitzan arretarik eskaintzen ez diegunak. Oso gustura irakurri dut eta bukaera arte ezin izan dut utzi korapiloa nola askatzen den asmatu ezinik.

Arantzazu
Gonbidatua
Azpeitia 77.4

Gasolindegia ageri da kontakizun guztietan, lehenago eta geroago beti agertzen da gasolindegiren bat; gauza bera gertatzen da pertsonaia batzuekin (Rakel, konkorduna, errumaniarrak…) eta elementu batzuekin ere (sua, pianoa…) ongi egituratutako liburua iruditu zait.

Getxo 50.1
Gonbidatua
Getxo 50.1

Agian zuzen eta ondo idatzia zegoen, baina, berez, ez dit ezer transmititu. Hutsa iruditu zait, sugar apur bat zeukan faltan. Astuna egin zait irakurtzea eta askotan birritan irakurri behar izan ditut ipuinok.

Bilbo 54.3
Gonbidatua
Bilbo 54.3

Yurre Ugarteren lehen liburuak ez nau batere asebete. Oso korapilatsua iruditu zait eta behar baino denbora gehiago egon naiz liburuarekin, irakurtzen jarraitzeko gogoa epeldu zaidalako. Amaiera ere ez dut gustuko izan, liburua bukatzeko irrikan egoteagatik, agian. Ea Yurreren bigarrena desberdina den!