Hodeien adorea

2

Izenburua: Hodeien adorea
Idazlea: Yoseba Peña
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2012

Plaza zokoan hil duten droga-saltzailea da ‘Hodeien adorea’ nobelako kontalaria: hitzontzi jasangaitza, isekaz eta gorrotz mintzo den sasijakintsu hastigarria.
Trapitxeroak, horrenbestez, heriotzatik begiratzen die iragan hurbileko gertakariei. Eta hiru anaiaren inguruko pasadizoak kontatuko ditu: Txefe kotxe mekanikaria, Jon unibertsitarioa eta Hodei autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa gozotik baino.
Yoseba Peñaren lehendabiziko nobelak gaur egungo deskalabru baten malur eta okerrak eszenifikatzen ditu, tragedia klasikoetan bezalaxe sustatzaile darabiltzala bortizkeria, iruzurra, saldukeria, krimena.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Senpere 4.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Senpere 4.1
Senpere 4.1

Lehendabiziko nobela honetan Yoseba Peñak idazmolde berezia aukeratu du: bakarrizketa batek liburuaren egitura osatzen du, protagonista nagusiaren kontzientziaren ahotsa. Bakarrizketa hau hari ezberdinez josita dago eta horregatik ez da beti erraz irakurtzen, ahalegina eskatzen dio irakurleari. Beste alde batetik, gertakarien arabera, idazleak begirada zorrotza ematen dio gure gizarteari, ikuspegi berezia, interesgarria adieraziz. Ohiko ildoetatik atera nahi duten irakurleei gomendatzen diet.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu zaila Yoseba Peñaren lehen hau. Batzutan oso interesgarria, beste batzutan aspergarria. Idazketa oso zaila da eta askotan bitan irakurri behar da paragraforen bat haria ez galtzeko. Dena den, argumentua oso ona da, eta nago beste era batean kontatu balu, emaitza hobea izango zela. Hala ere, lehen liburua izanik, jarraitzekoa da Yoseba Peña. Beraz, gomendagarria liburu zailak eta irakurketa arretaduna gustuko dituzten irakurleentzat.