Uretan lez

1

Izenburua: Uretan lez
Idazlea: Yolanda Arrieta
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2008

Ariketa dinamikoa izan da niretzat zutabegintza: agerikoa aztertzeko gonbita, ostekoa arakatzeko aukera. Neurri laburrera jo dut eta emaitza bakoitza sorpresa atsegina izan da. Azkenean, formatu motza gustuko dudala ohartu naiz eta, ondorioz, gehiago sakondu beharra daukadala, ilusioa ez dadin itzali, luma ez dadin geratu aldi bati begira. Aurrera jo baino lehen, ordea, nondik natorren gogoratu nahi. Atzera begiratu eta hor daudelako, hain urrutikoak ez diren kontuak: letra txikiz idatzitako historia atalak, atzean uzten goazen iragan hurbilaren zatiak. Bizitzak ihes, urak lez. Eta, bitartean, zer? Bitartean, besteen arrastoak irakurri, norberaren markak frogatu, putzuetan jolastu… Horixe da nik egiten dudana. Uretan lez hauxe duzu bitarteko horien isla, datozen uretan nola igeri egin eratzen dudan bitartean.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Andoain 25.6 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Andoain 25.6
Andoain 25.6

Yolanda Arrietak azken urteetan egunkarietan argitaratu dituen artikuluak (bere hitzetan, ariketa literarioak) jasotzen ditu. Gaiak anitzak dira, baina denak egunerokotasunarekin lotura herstua dute; horregatik egiten dira hain erakargarriak. Bere estilo biziak eta arinak ere asko laguntzen du. Oso gomendagarria.