Euskal hiria sutan

1

Izenburua: Euskal hiria sutan
Idazlea: Xabier Montoia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2006

Orain. Hemen. Gure inguruan gertaturiko istorioak, gertatzen ari direnak apika. Droga-salerosketa zein bikote arazoak, politikoen ustelkeriak nahiz guraso eta seme-alaben konponduezinak.

Gai guztiak dira posible, giro guztiek dute tokia, jende-mota orok du bere txokoa euskal hiri honetan. Ipuingintzarako bere maisutasuna behin baino gehiagotan frogatu ondoren, anbiziorik handieneko proiektuari ekin dio Xabier Montoiak bilduma berri honetan: idazkera doi eta estilo zehatzez, gizarte baten luze-zabala erakutsi, bere xehetasun txikienetan ez bada, bai bere ezaugarri eta zertzelada nagusietan.

Asmamen izugarria, girotze bikaina, erritmo lortua, teknikaren menperatzea aipa litezke lanaren dohainen artean. Horien gainetik edo azpitik, baina, pertsonaien eraikuntza biribila eta haien gorabeheren sinesgarritasun osoa nabarmentzen dira; euskal hiri honetan ere sutan baitira gizakien bihotz beti zaurituak.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Andoain 25.6

Ipuin liburu mardula, 28 ipuinez osatua. Oso onak iruditu zaizkit, batzuk borobilak, eta guztiak ere indartsuak. Nik esan ohi dut, mesanotxean edukitzeko liburu bat dela, tarteka ipuin bat hartu eta irakurriz gozatzeko. Merezi du, zinez!