Egunsentiaren esku izoztuak

2

Izenburua: Egunsentiaren esku izoztuak
Idazlea: Xabier Lete
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2008

Gure poeta handienetako baten poema liburu berria. Hamasei urte argitaratu egon gabe, Xabier Letek inoizko poesia bildumarik bereziena osatu du. Bizi esperientzietatik ondu eta idatzitakoa, iragan ederrarekiko miresmena, maitasunaren gauzaguneak, xamurtasuna, oinazea, heriotza eta birraurkikuntzaren ametsa elkarri lotuz. Unibertsal diren sentipen, arrangura eta eremuak, poesiaren gailurrean. Bere goi arnaseko poetika hizkuntza landu eta propioan isuria da eta, era berean ulerterrazean. Mugarri eta erreferente gisa geldituko den liburua.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Gernika-Lumo 38.1Tolosa 40.4 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Gernika-Lumo 38.1
Gonbidatua
Gernika-Lumo 38.1

Irakurketa gozoa eskaintzen du liburu honek, sentimenduz betea eta oso poetikoa izateaz gain, gai asko lantzen dituena, benetan oso gomendagarria

Tolosa 40.4
Gonbidatua
Tolosa 40.4

Mina baten arrastoa, amodio baten testigantza.
Izugarria bezain ederra.