Neska bat leku inposiblean

2

Izenburua: Neska bat leku inposiblean
Idazlea: Xabier Amuriza
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Xabier Amuriza idazle eta bertsolariak frankismo garaian Zamorako apaiz kartzelan emandako egunak fikzionatu ditu eleberri honetan.
“Murru osteko bonbillak argitasun doi-doi bat bidaltzen digu, iluntasun arindu bat esango nuke. Simut! –oihu dagit berehala–. Argia! Argia dakust!! Etzanda erori naiz Simut belaunikatuaren kontrara. Ez daiteke, baina bada. “Eta argia egin zen”.
Tentetu naiz pixka bat makur (1,50 m), eta Simut zulotxotik begira dago, geldi-geldi, estasian. Denbora batera, alanbretxoa bertan sartuta uzten du, eta besarkatzen nau, dardarka esanez: Nezu! Argia ekarri diguzu! Eta argiak apaiz bat besarkatzen harrapatu nau”.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Alegia 41.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Alegia 41.1
Kidea
Alegia 41.1

Hasteko esan nahi dut, liburuaren izenburuak atentzioa eman zidalako aukeratu nuela, alegia, zein leku izan ote daitekeen inposiblea neska batentzat. Gero, gaia nondik zihoan ikusi nuenean, irakurtzea erabaki nuen, Zamorako apaizen kontuak nerabezaro-gazte denboran entzunak nituelako eta gai horren inguruko abesti bat ere ezagutzen nuelako. Irakurtzen hasitakoan, baflearen barruan zegoen neskaren istorioaren eta Donostiako Martutene kartzelan izandako gertakariaren artean parekotasunak antzeman ditut. Irakurtzen ari nintzen heinean, tunela egiteko ematen dituen azalpenetan zenbaitetan galduta ibili naiz, lanen nondiko norakoa ondo kontrolatzen ez nuelako, eta zenbait momentutan lan horien kontakizunean asko xamar luzatu dela iruditu zait. Bestalde jakinmina piztu zait, historioaren bukaera… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Kidea
Bilbo 54.3

Liburu luzea eta askotan astuna Xabier Amurizaren azkena. Frankismo garaian kartzelan egon ziren apaiz batzuen gorabeherak kontatzen dizkigu; batez ere, iheserako tunel bat egitean gertatutakoak. Une batean, neska bat sartu zen kartzelan bafle baten barruan haiek laguntzeko eta euren bizitzak aldatu egingo dira. Askotan aspertu naiz liburuarekin, 300 orrialdeak gehiegizkoak direlako argumentu horretarako. Ondorioz, asko kostatu zait amaitzea, nagikeria izan dudalako sarritan liburua berriro hartzeko. Bestalde, Amurizak erabili duen euskara ez zait batere gustatu. Pena da bertsolari izandako batek makina bat erderismo erabiltzea, titulutik hasita (“inposible” hori guztiz mingarria da), baina badirudi berarentzat “euskaren ajeak” konpontzeko horixe dela bidea. Hori… Gehiago irakurri