Ihes-lerroak

2

Izenburua: Ihes-lerroak
Idazlea: Xabier Altube
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2009

Alice. Eta Olatz, Oli. Bata arrotza, urrutikoa, miresgarria hargatik. Bestea gertukoa, hurbilekoa, maitagarria beraz. Nobela honetako protagonista bataren eta bestearen artean mugitzen da. Nora joan eta non geratu ez dakienaren mugimenduan. Eta mugimendu horrek ematen dio bizia, izaera. Mugimendu horrek eramaten du, esaterako, hiri batetik bestera. Eta bitarte horretan, Gasteiz eta Pau arteko bidean aurkituko du zerbait, beste hiri bat, iragan eta etorkizunaren artean aurkitzen den orainaldia, nor den esatera iritsiko ez den hizkuntza. Gainerakoan istorioa arrunta da, ez zaio garrantzia askorik eman behar. Ez da irauteko borondatez idatzitako lerrorik aurkituko, deseginak izan daitezen baizik. Mugimenduaren ahanzturan ezabatuak geratuko diren ihes lerroak.

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Gasteiz 9.5

Liburu konplexu samarra idatzi du Xabier Altubek. Protagonistak bi bidaia egiten baditu ere (bi hiritatik bi hiritara: Gasteizetik Pauera; bi emakumerengandik bi emakumerengana: Alicerengandik Olatzengana), eleberri hau barruko bidaia batean datza. Liburu hau egilearen gogoetaz eta pentsamenduz beteta dago.Behin baino gehiagotan idazleak bere buruari galdetzen dio zer den bakardadea: “Bakarrik ginen. Bakoitza bere gara.” “Egileak bakardadea maite du”; zertan datzan denbora: “Denborak ematen eta kentzen du dena”; zer den bizitza. “Bizitza aspergarria da, absurdoa, satsua”, “Bat batean ahul sentitu nintzen. Goibel. Zer ari nintzen nire biziarekin”. Izan ere, Altube errepidean soilik ongi sentitzen da.”Ihes-lerro honetan sentitzen naiz ondo.” Denbora dezente kostatu zait irakurtzea, baina agian ez da idazlearen errua, ezpada nirea. Auskalo!

Bilbo 54.3

Oso liburu aspergarria da, benetan, Altuberen lehena, azken herena, batez ere. Protagonistaren pentsamenduek irabazten diote eleberreriaren hariari. Argumentua ez da ia-ia existitzen eta liburuaren erdialdetik aurrera, amaitzea bakarrik desiatzen nuen. Beraz, ez diot inori gomendatuko.