Kontrako eztarritik

2

Izenburua: Kontrako eztarritik
Idazlea: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2019
Lisipe bildumako bosgarren liburua

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu lisiperen bosgarren ale honetan. Helburua, aldiz, ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen flow-az mintzatzea, ezpada horiek guztiak nortzuek, nondik eta norentzat sortuak diren aztertzea; bertsolaritza praktika sozial bat baita eta praktika sozial oro baita gure garaiko botere harremanen dispositibo. Hala adieraziko dute elkarrizketatuek.
Emakume mordoak omen dihardu bertsolaritzan. Hori entzuten dugu behin eta berriro, baina datuak eta pertzepzioak ez datoz bat. Guk badakigu emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina dela, eta, Alberdik bikain argitzen duen moduan, gizon publikoaren osagarri rola betetzen duen bitartean, emakumea (singularrean) onartua da gizonen espazioetan, baina gizonenak dira espazio publikoak.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Santurtzi 53.1Urnieta 49.2 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Santurtzi 53.1
Kidea
Santurtzi 53.1

Nik ez nuen genero arazoak uste bertsolaritza munduan emango zirenik. Zine munduan, moda munduan, arte munduan, irakaskuntza munduan, lan munduan… abusuak, desberdintasunak, are bortxaketak, askotan salatu dira. Baina bertsoalaritzan? Ez dakit zer uste nuen, inozoa ni. Ez nintzen gogoratzen Paul Eluarden hitzez: “beste mundu batzuk ditugu, baina honetan daude”. Bai, bertso mundua ere mundu honetan dago, eta mundu honen isla da, akats eta birtute guztiekin. Behin baino gehiagotan irakurri ahal dugu liburuan elkarrizketatuen ahotan gizon izateko nahiaz, gizonak bailiran tratatzeko desiraz, gizonen pribilegioak, askatasuna, ziurtasuna, ikusgarritasuna edukitzeko grinaz. Ideia honek, itxialdian deskubritu nuen “Xerezaderen artxiboa. Entzuteko literatura” gogorarazi dit. Bertako… Gehiago irakurri

Urnieta 49.2
Kidea
Urnieta 49.2

Gustora irakurri dut Kontrako eztarritik eta gaiak ezustean harrapatu nau zeharo. Emakume bertsolariek bere jardunean bizi zezaketeenaren halako irudipena edo susmoa izan nezakeen, baina saioa irakurrita benetan jabetu naiz emakume izate hutsak bertsogintzaren munduan eduki badituen “ñabardura” eta “xehetasunetaz”. Ekarpen bikaina Alberdik egin duena, ikusegi ezbedinak, sorta anitzean azalduz ahalegin eta guzti. Irakurri ondoren, bertsogintzaren mundu hori beste era batera ikusten hasi naiz, egia esateko…

Irakurtzea oso ariketa interesgarria…