Pentaedroa

1

Izenburua: Pentaedroa
Idazlea: Txema García-Viana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019
Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria

Frankistek herri txiki bat hartu eta egundoko errepresioa ezarri dute. Jende askoren bila dabiltza, tartean, Pentaedroa osatzen duten bost kideen bila. Hauek, halabeharrez, sakabanatu egin dira. Norberak bere istorioa bizi du, eta, hala ere, boston istorioak behin eta berriz txirikordatzen dira, patuak haien bizitzak hari ikusezin baina sendoen bidez lotuko balitu bezala. Argumentu orokor horretan bildu ditu Txema Garcia-Vianak hamaika istorio, gerrari berari buruzko hausnarketa batekin batera. Pentaedroa gerra-nobela da, beraz, drama eta abentura dira nagusi, baina thrillerretik ere badu. Lan sendo eta arnasa luzekoa da, prosa landu eta nortasun handikoa, Garcia-Vianak idazle gisa lortu duen heldutasunaren lekuko.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Kidea
Bilbo 54.3

Oso liburu interesgarria, Txema Garcia-Vianaren azken liburua, Irun saria jaso zuen liburua, hain zuen. Gerra Zibilean girotuta dago eta bost hari ditu: Pentaedro izeneko antzerki-taldeko bost antzezleena. Gerra piztean bakoitzak bere istorio propioa biziko du eta istorio horiek kontatzen dizkigu Txemak, txandakatuz. Nahiz eta interesa inoiz ez galdu, amorragarria iruditu zait batzutan beste pertsonaien istorioa irakurri behar izatea, noiz eta beste pertsonaia bat une interesgarriena bizitzen ari zenean. Une horietan, lau kapitulu saltatzeko tentazioa izan dut, baina azkenean idazleak nahi izan duen moduan irakurri dut liburu osoa. Amaiera ustekabekoa izan da eta horrek ginda jarri dio oso gozoa bazen tartari.… Gehiago irakurri