Barruko leihoa

1

Izenburua: Barruko leihoa

Idazlea: Pello Añorga

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2016

Barruko leihoa haurrentzako poema liburu bat da, lirismo handikoa, Pello Añorgak orain dela urte batzuk zuen ZUNI-ren ildokoa. Poematxoak, barrura begiratzeko eitekoak dira, zeinetan barrura begiratzen den heinean, kanpora ere begiratzen dugun. Poema batek ondo laburbiltzen du begirada hau. Hona:

Barruko leihotik sartu da ekia

bihotza jaikita zabal begia

Era guztietako gaiak ukitzen dira, zazpi ataletan banatuta, laurogei orrialdetan zehar, naturak protagonismo berezia duelarik. Esaterako: Loreak, haziak, zomorroak, zainak, zuhaitzak eta errautsak; baita maitasunak eta nola ez hitzak.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Donostia 47.3 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Donostia 47.3
Gonbidatua
Donostia 47.3

“Begiak ditugu ai, isil eta goibel;/ begiak gorrituta, irribarra umel/ baina bizi zarete Bego eta Migel/ berriro pizten baita izan dena orbel”. Hildako bikote bati idatzi nion bertsoa etorri zait burura liburu honetako haiku itxurako zenbait poema irakurtzerakoan. Zenbaitek iradokitzen dute halako harreman bat, bizitzaren eta heriotzaren artekoa, zeruaren eta lurraren artekoa, argiaren eta ilunaren artekoa, kanpokoaren eta barrukoaren artekoa… betierekoa. Berpizten dena.
Animatzen zaituena.
Ematen du Joxan Artze ari zaidala errezitatzen, Jokin Mitxelenaren marrazki ederrez lagunduta: “Kandela deseginda, kandela desegin, argia eginda, argia egin”.