Leitzalarreko unaiak 1683-1771

0

Izenburua: Leitzalarreko unaiak 1683-1771
Idazlea: Patziku Perurena
Argitaletxea: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna
Urtea: 2018

Euskal Herriaren iruditerian ongi finkatuta daukagu artzainaren eta artaldearen irudia gure mendi eta larreetan barrena, antzinako gizartearen ia funtsezko ogibide gisa. Leitzalarreko unaiak liburu honetan, ordea, Patziku Perurenaren tesi ausart bezain agiriz ongi hornitua aurkezten dugu, non argi eta garbi azaltzen den Leitzalarreko sarobeetan garai batean ez zirela ardiak bazkatzen, behiak baizik, nola Leitza bertakoak hala inguru herrietakoak, edo Baztandik zein Gipuzkoako Beterritik ekarritakoak ere, eta ardia oso berandu arte ez zela sartu hemen, askok menderen mendetatik bertakoa zela uste izan arren…
Ikerlerro hori ardatz hartuta, Perurenak, ohi duen bezain zehatz eta naro, behiak eta ondorioz zezenak Leitzaran/Urumea aldeko herriotan izan duen garrantzia erakusten du, nola eguneroko bizimoduan hala ospakizun giroan ere. Horretarako, datu historikoak, etnografikoak zein filologikoak azterkizun bihurtzen ditu Patzikuk, bere buruari etengabe kontu eskatzen dionaren zorroztasunaz.
Ikerketa hau burutu ahal izateko Patziku Perurenak 2011. urtean irabazitako I Manuel Larramendi Ikerketa Saria baliatu du.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments