Hilen xarma

1

Izenburua: Hilen xarma
Idazlea: Patziku Perurena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015

Azken 300 urte inguruan, Leitza eta inguruetan gertatu diren heriotza bortitzen berri jaso du Patziku Perurenak, bilketa historiko eta etnografiko itzel baten bitartez: batetik, udal, epaitegi eta elizetako artxiboak arakatu ditu; bestetik, herriaren memoria jaso, zaharrekin konfidantzan izandako solasaldi luzeen bitartez. Horrela osatu du bilketa mardul eta harrigarri hau, Nafarroako ahizko euskararen kolore eta zaporez ondua.

Patziku Perurena Goizuetan jaio zen 1959an, eta hamabi urtez geroztik Leitzan bizi da. Poesiarekin egin zituen lehen urratsak euskal letretan, baina saiakeran eman ditu bere lanik mardulenak. Besteak beste: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Koloreak euskal usarioan (1992), Euskarak sorgindutako numeroak (1993), Marasmus Femeninus (1993), Leitzako errege erreginak (1996), Trapuan pupua (2001), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), Dakiguna ikasten (2007), Goizuetan bada gizon bat (2010).

 

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Urnieta 49.2 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Ez dut bi egunetan irakurri. Egun dezente behar izan dut Perurenak obra honetan azaltzen duen hildakoen soka luzea irakurtzeko. Gauero hildako baten, heriotza baten berri hartzeko patxada izan dut, ohera sartu berritan, liburua aleka irakurri behar baita, zukutu eta mami osoaz gozatuko bada; ez da eserialdi pare baten irakur liteekeen liburua, inork ez luke halakorik egin behar… Agiritegietako ikerketaren emaitza diren Perurenaren saio hauek, Hilen xarma bezalatsu aurretik eta ondoren eman duen hainbat, benetako harribitxiak dira alderdi askotatik, antropologia literaturatik asko baitute eta gutxik bezalako jakintza eta intuizioa duen idazle baten etorria. Perurenarena ahots jator bakarrenetarikoa dugu gure literaturan eta… Gehiago irakurri