Saski bete intxaur

1

Izenburua: Saski bete intxaur
Idazlea: Patziku Perurena
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2012

Era askotako lanak biltzen ditu liburu honek: egunero bizitzeak eta liburu irakurtzeak eragindako kritika eta gogoetak: gure prentsaz, kulturaz, literaturaz, politikaz, dantzaz, bertsolaritzaz, kirolaz, triperotzaz, sexuaz, utzikeriaz, hipokresiaz, ijitokeriaz eta baita ijitotasunaz ere… Hainbat aldizkaritan argitara emandako artikulu galduak… Esaldi aforistikoen bidez zabaldutako iradokizunak eta sumak edo egileak horren gogoko dituen Goizueta eta Leitza bitarteko hiztun xaharren ahotik jasotako zilar hotsa artxiboetako urre-printza galduekin nahastuz moldatutako artikuluak, Patzikuren ohiko estilotsuan, euskararen beraren bizitasun eta edertasun bila burutuak.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Lesaka 30.1 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Lesaka 30.1
Gonbidatua
Lesaka 30.1

Harax bada, udazken sasoia izaki, saski bete intxaurrekin dator Patziku Perurena; saskia galtzarbean, dio berak, chotis hartako bioleteraren antzera? galdetzen diot nik. Estanpa polita, Patziku. Intxaurrak omen dakartza berekin, saski bete intxaur. Bioleta loreak ez dira, aizu, udazken loreak bai ordea: intxaur laukoitzak eta hirukoitzak, ontzakoak, axalmeheak, zokokariak, mutur motzak, frantses intxaurrak,… Era askotakoak, jatorriz ere auskalo nongoak eta zer inporta du horrek, beti ere Goizueta-Leitzaldean loratutakoak eta bilduak, pazientzia nahikoaz, saski bete intxaur, eta hur eta fruitu lehor, lehor?, aski gozoak, bai alajainkoa. Udazken lore. Aurkituko ditugu mami ederrekoak, fin askoak, urdintzen hasitakoak ere izanen omen, lainoak, airairu batzuk… Gehiago irakurri