Simplicissimus

1

Izenburua: Simplicissimus
Idazlea: Patxo Telleria
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2019
Ganbila bildumako 2. liburua

Patxo Telleriaren ibilbide luze eta oparoaren baitan emandako urrats bat gehiago da, eta ez edonolakoa: bere lanetan ohikoa den umore absurdoa adierazpen askatasunari loturiko bulkada sozial batekin uztartu du testu honetan. Naziak boterera iritsi zirenean Berlingo entretenimendu munduan aritzen zirenak progresistak, ezkertiarrak eta judutarrak ziren. Hirugarren Reich-etik gehienek alde egin zuten, baina bakan batzuk bertan geratu ziren autoritateek leku famatuenak itxi ondoren. Nazionalsozialismoaren garaian benetan existitu ziren hiru pertsonaia ditu ardatz Simplicissimus lanak, gaurko eguneko kezka batzuekin paralelismoa sortuta. Ikusleak, irakurleak, Tartean taldearen absurdora jotzeko zaletasuna topatzeaz gain, historiaren pasarte goibelenetan umorea nola txertatzen zen irakurri edo ikusiko du lan honetan.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
1 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Irun 67.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Irun 67.3
Irun 67.3

Lehenbizi, antzezlanaz gozatu nuen iragan astean eta hainbeste gustatzen zitzaidan, liburua erosi nuela eta irakurri… oso gomendagarria