Txillardegiren borroka abertzalea

0

Izenburua: Txillardegiren borroka abertzalea

Idazlea: Pako Sudupe

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2016

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia 1929-2012): ingeniari, piano-jotzaile, eleberrigile, hizkuntzalari, ekintzailea… XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herriaren norabidea sakonkien markatu duten pertsonetako bat: literaturaren berritzailea, Europako haizeen ekarlea, euskara batuaren bideratzailea, Ekin eta gero ETAren sortzaileetakoa… Nortasun alde askotako horretan, Txillardegi politikariari erreparatu dio Pako Sudupek, haren eginak eta batez ere idatziak xeheki aztertuz, ikuspegi bikoitz honetatik: batetik, hainbat gai giltzarriren inguruan hartutako jarrera erakutsiko digu: arraza, eliza, hizkuntza, klase-borroka, indarkeriak… Bestetik, kronologikoki egin zuen ibilbidea agertzen digu: Ekinetik ETAra, erakunde armatua uztea, ESB, HB, Aralar, ANV… Borrokalari eta polemista nekagaitza izan zen Txillardegi, intelektual konprometitu eta ongi prestatua, bere ideien alde koherentziaz eta zintzotasunez jardun zuena beti, aberri aske eta euskaldunaren ametsa gauzaturik ikusi gabe baina helburuaren iparrorratza argi seinalaturik.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu