Rosa itzuli da

3

Izenburua: Rosa itzuli da
Idazlea: Pako Aristi
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2018

2013an, Parot doktrina baliogabetu ondoren, ETAko militante saldo bat aske geratu zen. Gehienek hogei urtetik gora zeramatzaten preso. Zer aurkitu zuten herrira itzultzean? Une historiko horretatik abiatuta, thriller politiko bat ondu du Pako Aristik, itzulera orok dakarren zirrara gai askorekin zipriztinduz: senitarteko sekretuak, belaunaldien arteko lotura ezkutuak, hitzek errealitatearekin daukaten gatazka, ahanzturaren beharra ala oroitu ezinaren kondena, guztia kontakizun biziz eta elkarrizketa mamitsuz emana. Historia kolektibo bat, norbanakoen ilusio eta sufrimenduek zeharkatzen dutena.
Amodio istorioak ere badaude, ageri-agerian, edota ezkutuan, tabuaren erresuma itsuan, irakurle bizkorrak sumatuko duena, agian, edo ez. Asebeteko zaituen nobela duzu eskuartean, irakurle, luzaroan ahaztuko ez duzuna.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Urnieta 49.2Bilbo 54.3Marini Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Pako Aristiren “Rosa itzuli da” eleberriak izenburutik bertatik du oso interesgarri bihurtzen duen hainbat ezaugarri. Izenburuak berak salatzen du “itzuli” egin dela, urrundutako herkidea -batzuentzat goresgarria, besteentzat baztergarria-, itzuli egin da eta bere lekua behar du egungo gizartean. Ahaztuta ere bageneukan Rosa, baina itzuli egin da. Ez da izenburu neutroa, erpin eta aho ugari izan dezakeena baizik…, baina bai benetan esanguratsua. Hortik aurrerakoak hainbat gauza erakusten digu: Pakoren maisutasuna hitza eta sentimendua txirikordatzeko garaian, ETAren bortxakeriarekiko ikuspegi ezberdinak, kontrajarriak guztiz batzuk baina, aldi berean, elkarren osagarri ere badirenak hein batean. Aristiren idazkerak doinu lirikoa du beti, garbia eta zuzena, korapilorik… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Hamabost urte pasa dira Pako Aristik narratibazko liburu bat argitaratu zuenetik, eta orain etorri zaigu oso liburu eder batekin. Aristi euskal idazle nagusietako bat da eta arraroa da hain gutxitan agertzea euskal narratibagintzara. Liburuko protagonista Rosa etakidea da. Kartzelatik atera berria da, han 25 urte pasatu eta gero, eta bere herrian aurkitzen duena ez da berak pentsatzen zuena. Halaber, bere amaren bizitza hasiko da ezagutzen, hura Alzheimerrek jota dagoenean eta, beraz, berarekin hitz egitea ia ezinezkoa denean. Maisuki idatzita dago liburua (askotan agertzen diren erdarazko esaldiak kenduta) eta istorioaren interesa gorantz doa etengabe, irakurketa aurrera joan ahala. Beraz, oso gomendagarria… Gehiago irakurri

Marini
Marini

Azkenengo urteetan euskaraz idatzi den nobela interesgarriena iruditu zait. Autoreak bere eleberria jada modan ez dauden hainbat baloreen ikuspuntutik idatzi du: engaiamendu politikotik, zintzotasunetik eta adoretik… Horrez gain, eleberriak dituen ezaugarri azpimarragarrienak honako hauek dira: kontakizunaren tonuaren samurtasuna, hizkuntzaren erabilera aberatsa eta istorioak testigautza gisa duen balioa. Eleberrian Aristik bere idazkeraren berezitasunak erakusten dizkigu: arina, zuzena, jatorra eta poetikoa da.