Urari ostutako poemak

1

Izenburua: Urari ostutako poemak
Idazlea: Pako Aristi
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2014

Ni indartsua naiz

ahuldadea agertzeko arazorik ere

ez daukadalako.

Ni ausarta naiz

koldarkeria erakusteko beldurrik

ez dudalako izan.

Zoriona zer den badakit

zoritxarra onartzeko oztoporik

ez dudalako jarri inoiz.

Biluzik agertu izan naiz

ez nintzelako nire sentimenduak

estaltzen ibili.

Neure buruarekin

kontent egon naiz,

inor garaitu beharrik ez neukalako.

Egina neukan testamentua:

ezer gabe jaio zena

ezer gabe joango den promesa.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Azkoitia 76.1 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Azkoitia 76.1
Gonbidatua
Azkoitia 76.1

Ez naiz poesia irakurlea, eta poesia batzuk irakurtzea asko kostatu zaidan arren (batzuk ez ditut erabat ulertu, hiztegiarekin berrirakurri beharko ditut!!!), beste batzuk oso onak iruditu zaizkit, eta kontrazalekoa. borobila benetan. Beti bezala Pakok lortzen du geure buruari galdera mordo bat eginaraztea, bizitzaren benetako balioez bereziki.