Plazer bat izan duk, Benito!

6

Izenburua: Plazer bat izan duk, Benito!
Idazleak: Pako Aristi / Mikel Markez
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Urtetan bildu dira Benito Lertxundi, Pako Aristi eta Mikel Markez: hilero-hilero, bakoitzaren herrian txandaka, lasai bazkaldu eta bazkalondo luzean hitz-aspertu bat izateko, honetaz eta hartaz. Aristi eta Markez pribilegiatuak sentitu ziren, Benito intimo eta hurbil bat ezagutzeko aukera izan zutelako, oso jende gutxik bezala, eta pentsatu zuten solasaldi haietan oinarrituta liburu bat egitea.

6
Iruzkina idatzi

avatar
6 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Gasteiz 9.5Plazer bat izan duk leitzea!Azkoitia 76.1TxantreaLas Karreras Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Gonbidatua
Gasteiz 9.5

Harridura bat izan duk. Irakurri baino lehen Benito Lertxundiren biografia zela uste nuen, baina leitzen ari nintzen bitartean, beste gauza bat dela konturatu naiz. Dena den, Orioko abeslariari buruzko pasadizo asko ikasi nituen liburua bukatuta. Arazoa da testua bi lagunek, Pako Aristik eta Mikel Markezek hain zuzen ere, idatzita dagoela eta behin baino gehiagotan ez dakigu nork idazten duen eta zer pentsatzen duen bakoizak. Hori dela eta zur eta lur geratu nintzen jakitean kultura orientala hain garrantzitsua zela Benitoren eta Pako Aristiren bizitzetan. Testu honen orrialde eta atal batzuk astunegiak iruditu zaizkit.Osho, Krisnamurti eta Sufiak gora, Osho, Krisnamurti eta Sufiak… Gehiago irakurri

Plazer bat izan duk leitzea!
Gonbidatua
Plazer bat izan duk leitzea!

Liburu ezin erakargarriagoa egin dute Pakok eta Mikelek Benitori buruz. Mitoa desmuntatzea helburu zuten baina azkenean nire ustez mito humanoagoa sortu dute. Bazkaloste luze eta patxadatsuetan ondua izan da liburua eta igarri egiten da. Lagun zaharren konplizitatea eta umorea baitakar.

Azkoitia 76.1
Gonbidatua
Azkoitia 76.1

Patxadaz irakurri beharreko liburua Pako Aristik eta Mikel Markezek azken urteetan Benitorekin izandako harreman estuaren ondorioa da. Gai garrantzitsu askotaz (maitasuna, heriotza, bizitza, sexua…) bakoitzaren iritziak plazaratzen dituzte, inorekin ezkondu gabe. Liburuan behin eta berriz azaltzen da “desikastea” dela askatasun pertsonalerako biderik egokiena, aurreiritzi eta loturetatik askatu behar dugula.
“Desikaste” horretan maisurik ez dugula behar esaten duten arren, ze ispilutan begiartu behar dugun garbi azaltzen digute: taoismoa, sufiak, Osho…
Liburu interesgarria benetan, lagunekin partekatu eta, hirukote honek egin duen antzera, bazkari ondorengo jardunerako ezin aproposagoa.

Txantrea
Gonbidatua
Txantrea

Plazer bat izan da, bai, liburuaren irakurketa. Idazkera arin baina mamitsua lagun, Benito Lertxundiren kezka, pentsaera, ilusio eta ametsetan barrentzen gaituzte Pakok eta Mikelek, Aristik eta Markezek. Ezohiko liburua dela esango nuke, gutxitan izaten baitugu idazle, musikari nahiz bestelako artisten ohiko lan eremutik kanpoko bizierak, usteak eta egitasmoak irakurtzeko aukera. Benitorena ez bedi azkena izan! Plazerak jarrai dezala!

Las Karreras
Gonbidatua
Las Karreras

Oso erakargarria euskal kulturan izen handia duten Benito Lertxundi, Mikel Markez eta Pako Aristi sortzaileek egindako hau. Nahiz eta euskal kulturan halako bitxikeriak topatzea oso ohikoa ez izan, hona hemen, gure harridurarako, azken denboraldi honetan plazaratu den libururik liluragarrienetako bat. Hartara, aukera ezin hobea dugu euskal kultura hurbiletik hobeto ezagutzeko eta sakontasun handiz aztertzeko. Herri menperatu honetan gertatzen direnak ikusita, guztiz beharrezkotzat jotzen dut liburuan haiek aztertu dutena. Bizitza, heriotza, sexua, artea, musika, mistika eta abar luze bat galbahetik pasatu dituzte era oso erakargarrian. Aipatzen dituzten gaien artean gehien laketu zaizkidanak egoa, sexua eta maitasuna izan dira, gainerakoak baztertu gabe… Gehiago irakurri

Irun 67.1
Gonbidatua
Irun 67.1

Liburu hau ez da biografia bat, ohiko bat behintzat. Noski ba dituela Benitoren bizitzaren hainbat pasarte baina solasaldi bat da. Eta zu solasaldiaren partea sentitzen zara. Oso interesgarriak dira Benitoren, eta bere konplizeen, ideiak edota erreflexioak. Batzuk niretzat ezezagunak, beste batzuk ezagunak baina agian kontuan hartu gabeak.
Erraza irakurtzeko, goxoa… asko gustatu zait eta ekarpen handikoa.