Elurte bateko ipuinak

1

Izenburua: Elurte bateko ipuinak
Idazlea: Pako Aristi
Ilustratzailea: Manu Ortega
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2009

Idazlea autoan doa, baina elurteak autopista itxi du Pancorbo inguruan. Poliziak polikiroldegira desbideratu ditu bidaiari guztiak, gaua bertan igarotzeko. Eskursiora zihoan haur talde batek ezagutu egin du idazlea, haien eskolan izan zelako. Gaua elkarrekin igarotzea erabakitzen dute, eta, ordu luzeak arintzeko, bakoitzak ipuin bat kontatuko du. Abentura bat ere biziko dute gaueko ordu txikietan, izoztuta dagoen paraje baten erdian, bizitza eta literatura zein hurbil dauden konturatzeko. Ipuinei egindako komentario eta kritikekin dekalogo bat osatuko du idazleak, haurrek ipuin bat nola idatzi ikas dezaten. Intxaurrondoko ikasleek idatzitako ipuinak fikziozko narrazio batean kokatu ditu Pako Aristik, liburu berezi bezain erakargarria sortuz, haurren sormen freskoa eta idazlearen beterania maisuki nahastuz.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Lesaka 30.1 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Lesaka 30.1
Gonbidatua
Lesaka 30.1

Lesakatik.- Elurte bateko ipuinak: Uda giroan irakurtzeko modukoak, denbora pasan, axaleko, fresko-fresko…(pentsa: elurretan dabiltza protagonistak…eta gu hemen izerdi patxetan, sargorian). Intxaurrondoko ikasle kuadrila inplikatzen du liburuaren traman Pako Aristik, ko-protagonista egin. Eta polita da erabiltzen duen atarramentua. Ipuin kontari jartzen ditu neska-mutilak, liburuan sartu: horra, ez da batere gaizki. Probatu behar dira, bai, bide ezberdinak probatu, gonbidatu sartzera, leku egin irakurle gazteei (biharko idazleak). Oso ongi. Ilustrazioak ere, Manu Ortegarenak, gazteak iduritu zaizkit, egokiak. Halere, zertxobait erran nahiko nioke Pako Aristiri: ez duzu lan haundirik hartu zure liburua hau orrazten. Nire iduria da. Zeren, begira ze nolako perlak aurki ditzazkegun… Gehiago irakurri