Atrapa eguna

0

Izenburua: Atrapa eguna
Idazlea: Nerea Arrien
Ilustratzailea: Estibalitz Jalón
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2017

Tabletean sentitzen da gustura Manex. Baina bizitza xukatzen dion tramankulu hori itzali egin zaio bat-batean. Zer egin handik aurrera? Nola bizi, aita eta ama ere mugikorrari begira bizi direnean? Orduantxe esaten dio aitonak ahazteko traste zahar hori eta “atrapatzeko eguna”. Horixe izango du aurrerantzean ikasbide. Zer ote da “atrapa eguna” ditxosozko hori? Peripezia askoren ondoren deskubrituko du Manexek aitonaren hitzek gordetzen zuten jakinduria. Tableteko ziber-jolasak albora utzi eta bizitzan murgiltzeko gonbita zen: hezur-haragizko pertsonak maitatu eta lagunekin jolas egin. Horra bizitzaren sekretua…

Iruzkina idatzi

avatar

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Harpidetu