33 ezkil

4

Izenburua: 33 ezkil
Idazlea: Miren Gorrotxategi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016

Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago. Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Osagai horiek eta topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.

Subscribe
Notify of
guest

4 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Galdakao 55.2

Hasieran bete-betean atrapatu nau Garizmemdi baserrian Fermin pertsonaiak aurkitu zuen buruezurraren misterioak. Aurrera egin ahala, argituz doazen familia- sekretuek ere erraz bideratu naute istorioan aurrera egiteko, jakinminez beterik. Baina, amaierari sendoagoa den zerbaiten falta somatu diot. Idazlea, denbora faltagatik edo, arineketan bukatzen arituko balitzen moduan. Beste alde batetik, toki eta pertsonaien beharrezkoak diren ezaugarriak emateko deskribapenik ez dagoela ikusi dut, juxtu- juxtukoak ez badira. Horrek zaildu egiten du buruan imagenak sortzea, pertsonaiak eta tokiak irudikatzea, lainoen arteko baserri eta auzune kolorgeak ematen ditu aditzera. Agian idazleak nahita erabilitako teknika da. . Edozelan ere, gustura eta di- da batean irakurtzen den liburua izan dut, nahiz eta bukaerak gehiagoren zain utzi nauen.

Ane Amutxastegi

Nobela beltza da eta hari nagusi bat du, baina misterioa oso ondo gordetzen du amaierara arte. Eserialdi batean hasi eta bukatu nuen. Oso irakurterraza da eta kapitulu laburrek horretan laguntzen dute. Bejondeizula Miren!

Burlata 17.1

Duela aste batzuk, ’33 ezkil’ eleberria irakurri nuen, eta esan behar dut lehenengo orrialdetik harrapatu ninduela. Eleberri beltzaren estiloan koka genezake Miren Gorrotxategiren lana, eta lehenengoa izateak meritu handia erantsi dio idazleari. Irakurketaren hasieran, usten nuen istorioa 36ko gudan oinarritua zegoela, baina handik gutxira konturatu nintzen liburuan agertzen dena beste guda mota bat dela, 36koa baina estaliagoa, isilaraziagoa… Mirenek, kontaketan zehar, irakurleak bideratzen gaitu garai batetik bestera, saltoka, arintasunez. Euskara aldetik liburua aberatsa da, hika eta zuka erabiltzen ditu idazleak, eta horrek berak garaiak markatzen ditu, narrazioari erritmoa ematea lortzen du. Euskaldun berri batentzat zaila da askotan hitanoz idatzita dagoena konprenitzea, baina tira…..ongi dago gure garuna estutzea, pixka bat bederen. Beraz, liburu irakurterraza eta guztiz gomendagarria, batez ere eleberri beltza gustuko dutenentzat. Aupa Miren!!!

Bilbo 54.3

Miren Gorrotxategi agertu berri da euskal literaturan eta ez digu ekarri inolako maisulanik. Thriller moduko bat da eleberri hau eta erdibidean gertu dela uste dut. Izan ere, istorioa oso motel aurreratzen da eta oso astuna egin zait askotan. Beste aldetik, hainbeste kapitulu labur edukitzea ez da izan oso lagungarria interesa mantentzeko, eta hori, interesa mantentzea denbora osoan, thriller baten lehenengo betebeharra da. Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa!