Hezurren erretura

6

Izenburua: Hezurren erretura
Idazlea: Miren Agur Meabe
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2019

Herenegun umea zena, neska izan zen atzo, eta helduaro betean da orain. Oroitzapenetan —eskola-egunetan, familia giroan, jolasetan…— bilatu ditu bere nortasunaren lorratzak Miren Agur Meaberen liburuko protagonistak. Onartzen ditu denboraren joanak emandako gal-irabaziak. Badaki bereizten bizitzari zer eskatu eta zer ez. Babak eltzetik ateratzen ikasi du. Bere egin du falta direnen absentzia. Ez du sinesten amodioaren balio absolutuan, nahiz eta azken aukera eman maite-kontuei. Ezagun zaizkio beste andre batzuen irrikak eta beldurrak. Ez du galdu ironiaren ufada. Eta bakardadeak eman dio hazten jarraitzeko azken bultzada. Aldian-aldian erretura egin beharra gertatzen zaigu, haizea zainduta, onuragarria behar lukeena kalterako izan ez dadin. Horretan dihardu hogeita bat narrazio hauetako protagonistak ere, idazketaren bidez erretzen bizitzan pilatutako hezurrak: zor-hartzekoak, azertuak, akatsak, pauso legitimo nahiz ilegitimoak. Idaztea erretzea delako. Errekuntza errituala, jakina: ezein idazkuntzak ezin du bizitza erre.

6
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
1 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
6 Comment authors
Gasteiz 9.5Alegia 41.1kaekusBilbo 54.3Andoain 25.4 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Kidea
Gasteiz 9.5

‘Kristalezko begi bat’ eta ‘Azalaren kodea’ irakurri nituenean oso errazak eta ederrak iruditu zitzaizkidan. Liburu hau, aldiz, pixka gehiago kostatu zait. Beharbada, lehenengoak argumentu-hari argia zuelako eta bigarrena olerkiak direlako. ‘Hezurren erretura’ hainbat atalek osatzen dute, bakoitza bere estiloarekin eta bere istorioarekin. Gehien gustatu zaizkidanak hauek dira: ‘Journal intermittent’ eta ‘La vita è bella’. Lehena, hiri desberdin asko eta oso modu originalean aipatzen dituelako. Bigarrena, depresioari buruzkoa bada ere, oso modu delikatuan tratatua dagoelako. Hogeita bat narraziok osatzen dute liburua, eta batasun handia duten guztien artean. Bi narratzaile ditu, alde batetik hazten ari den neska bat. Beste aldetik emakume helduagoago… Gehiago irakurri

Alegia 41.1
Kidea
Alegia 41.1

Berriz ere, Miren Agurrek bere bizitzari errepaso bat ematen diola dirudi. Asko gustatzen zait, haurra zeneko gertakizunak eta eguneroko bizimoduaren gorabeherak -bai bereak eta bai ingurukoenak ere- nola islatzen dituen. Herri batean bizitzean ingurukoekin sortzen diren harreman eta lotura estuak oso era egokian idazten ditu. Zenbait unetan pixka bat galduta ibili banaiz ere, gustura irakurri dut.

Bilbo 54.3
Kidea
Bilbo 54.3

Ez zait asko gustatu Miren Agur Meaberen azken liburua. Bere bizitzaren pasarte batzuk azaleratzen ditu liburuan eta gutxi batzuk ederrak iruditu zaizkidan arren, gehienak aspergarriak iruditu zaizkit. Izan ere, asko kostatu zait oso luzea ez den liburu hau amaitzea eta askotan nahiago izan dut beste gauza batzuk egitea liburua hartzea baino.
Miren Agur Meaberen idazkera polita da eta erabiltzen duen hiztegia oso zabala (bizkaierazko hitz askorekin) baina gaiak ez nau harrapatu eta, beraz, ez dut gozatu “Kristalezko begi bat” liburuarekin gozatu nuen bezala.
Ondorioz, ezin dut gomendatu bere azken liburu hau. Ea hurrengoa!

kaekus
Gonbidatua
kaekus

Liburua irakurrita pentsamendu bat etorri zait burura: neska honek dena merezi du.

Andoain 25.4
Kidea
Andoain 25.4

Liburu ederra; liburu tristea Miren Agurren hau. Nire iritziz, bertan idazleak tristeziaz beteriko testamentua uzten digu. Umorea ere azaltzen du eta bizi-esperientziak kontatzen dizkigu, baina niri sentimendu gazi-gozoz bete dit barrena.
Bere idazkera, hizkuntzaren erabilera, aberatsa, poetikoa eta barnerakoia iruditu zait, hausnarketara eramaten zaituena. Erraztasun eta naturaltasun handiz idazten duela somatu dut irakurle moduan. Hala ere, dosifikatuta, poliki irakurri behar izan dut. Oporretarako liburu ilun xamarra izan da, agian.
Dena den, liburu ederra, gogoetara eraman nauena. Gomendagarria.

Ea 83.1
Kidea
Ea 83.1

HEZURREN ERRETURA Adibide bat bilatuz Miren Agur Meabek idatzi duen liburu honen ezaugarriak aipatzeko, honako hau erabil dezakegu: Kartoiaren konposizioak hau zakarra, latza, izatera eramaten du edo baita gozoa ere, atsegina ukimenera; liburuekin beste horrenbeste gertatzen da. Miren Agur Meaberen kontatzeko moduak, bakarra gainera, egiten du liburua gozo izan dadin, erosoa, atsegingarria. Bizitzako faseak, haurtzaroa, nerabezaroa, heldutasuna, gure begien aurrean agertzen dira itzel batzuetan, ahul besteetan, zorrotz inoiz, garden beti. Oraingo honetan, lagungarri diren erreferentziak erabiltzen ditu, eta esaldiari, argumentuari edo iritziari indar handiagoa ematen die. Ez da gehiegi izango beste idazle batzuek ere Miren Agur Meaberen aipuak egiten dituztela… Gehiago irakurri