Azukre xehea gatz larria

3

Izenburua: Azukre xehea gatz larria
Idazlea: Mikel Hernandez Abaitua
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2010

Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko urteen kronika sentimentala da Mikel Hernández Abaituak eskaintzen diguna liburu eder honetan. Literatura, musika, politika… Dudarik ez da idazlea bera ezagutzeko balio digula kronikak, bizi izandakotik ari baita, baina hori baino gehiago eta garrantzitsuago da: garai hartan Euskal Herria nolakoa zen eta gu nolakoak ginen ulertzeko lagungarri saihestezina da.
Batzuetan azukre xehez goxatua dator, ez da falta, ordea, gatz larririk, baina ez dira oroitzapen alferrikakoak, adin bateko irakurleari bere oroitzapenen atea zabalduko dio, eta inoiz itxi gabeko zauriak ere agertuko zaizkio. Zer beste egin behar du oroitzapen liburu batek?

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Amasa-Villabona 1.1Arrigorriaga 51.1Leioa 60.1 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Arrigorriaga 51.1
Gonbidatua
Arrigorriaga 51.1

Oso gustura irakurri dut autobiografia moduko liburu hau. Autorearen bizitzaren pasadizoak irakurri ahala, gauza bat baino ez zitzaidan burura etortzen: zelako inbidia! Euskal literaturaren garairik interesgarriena bertatik bertara ezagutu zuen, mundu hartako pertsona garrantzitsuenekin harremanetan egon zen, eta gainera bere aportazioa utzi zuen. Besteok, haiek idatzitakoa irakurtzearekin konformatu behar dugu, eta ez da gutxi!

Amasa-Villabona 1.1
Gonbidatua
Amasa-Villabona 1.1

Kronika liburu bat da. Egileak bere bizitza literarioaren urratsak azaltzen dizkigu, batetik, eta, diktaduraren azken urteetatik hasita, trantsizio politikoaren urteetako giro politiko zail eta gogor hura agertzen digu, bestetik. Ez dela literatura zale bakarrik, literatura oso maitea duela konturatu naiz. Eta garai hartako giro politiko dramatiko horretan, berriz, asko sufritu zuela. Nolanahi ere, politika arloari begira, bere pentsamendua eta hartutako jarrerak eredugarriak iruditu zaizkit. Liburua saiakera politikoa ez denez, ez du gehiegi sakontzen bere pentsamendua. Bi kolpetan irakurri dut, erabat giro horretan murgilduta, neuk ere bizi izan nuelako eta kontatzeko era oso atsegina delako, batere apaingarri astunik gabea. Garai hura… Gehiago irakurri

Leioa 60.1
Gonbidatua
Leioa 60.1

Erraz irakurtzen da Mikel HERNÁNDEZ ABAITUAren azkena. Aurretik ere irakurrita genuen ipuin neurriko autobiografia bat, oraingo honen hastapena. Mende erdia bete eta bere memoriak idazteko apeta izan du egileak eta musika eta literaturaren hainbat izen ezagunekin egingo dugu topo. Balentria akademiko itzelak kontatzeko lotsari eta beste lotsa batzuei aurre egiteko ausardia aitortu beharko zaio egileari. Izan ere, fikzioa norberak bere iritziak eta sentimenduak mozorroturik aurkezteko asmatu bazen, gure Mikelek mozorroa kendu duenaren plantak egin ditu eta bere nobelako pertsonaia nagusiak egilearen izen-deiturekin eta bere lagunen izen-deiturekin agertuko zaizkigu. Pertsonaia sinpatikoak iruditu zaizkigu eta bigarren zatiaren zain geratuko gara; 2060. urtean… Gehiago irakurri