Zeluloidezko begiradak

1

Izenburua: Zeluloidezko begiradak
Idazlea: Mikel Garcia Idiakez
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010

“Dena esan dezake zinemak, osotasun handiena du artistikoki eta komunikazio modu onena da, erritmoarekin, hitzekin, argi eta itzalekin… leku batetik bestera eramaten zaituelako, berak nahi duen bidea jarraituz. Beste arte diziplinek ez duten abantaila handi bat dauka gainera: leku ilunean ikusten dira pelikulak eta, aretoa beteta egon arren, harreman intimoa, zuzen-zuzena, sortzen da ikuslearen eta pantailaren artean”. Aipu horrekin hasten da liburua, irudien bidez istorio zirraragarriak sortzeko gai direnei hitza emanez. Bederatzi kapitulu, hamahiru zuzendari: Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Aipaturiko izen horien atzean daude ondorengo filmak, hala nola, Ama Lur, Ke arteko egunak, Kalabaza tripontzia, Yoyes, Mikelen heriotza, Burgosko prozesua, Behiak, Euskal pilota. Larrua harriaren kontra, Tasio, 27 ordu edota Aupa Etxebeste!

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Gasteiz 9.5 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

ìZeluloidezko begiradakî, Garcia Idiakezek idatzitako liburua, beharrezkoa da Euskal kulturan zinemaren inguruko testu gutxi baitaude. Liburu hori atsegin izan dut. Lehenik eta behin nire euskal zuzendaririk gogoenak aipatzen baitira: Montxo Armendariz, Julio Medem, Anton EzeizaÖ Bigarrenik, saiakera horri esker Juan Bautista Berasategi eta Koldo Almandoz ezagutu ditut. Tamalez, film laburrak oso gutxi ikusten dira. Hori dela eta ez nuen Donostiako zinemagilea ezagutzen. Hirugarrenik, nahiz eta zuzendari batzuk falta, Juamma Bajo Ulloa hain zuzen ere, daudenak esanguratsuenak dira nire ustez. Laugarrenik, objektibo samarra delako. Garcia Idiakezek ez du bere iritzia ematen. Berarentzat guztiak garrantzitsuak dira, haien biografiak, haien lanak aipatzen ditu,… Gehiago irakurri