Kezko bola batek itoak birikak

1

Izenburua: Kezko bola batek itoak birikak
Idazlea: Miel A. Elustondo
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2019
Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko I. (H)Ilbeltza bekaren irabazlea

Zerk eraman zuen Helena Tiucalerat? Nor zer Amerika izeneko kubatarra? Zergatik elkartu ziren 3.546 arima bertzerik ez zuen Guatemalako herri txiki hartan? Eta Ñana, nor zen Ñana? Nolatan bukatuko zuten Ñanak eta Helenak Iruñean?

Zer galdu zitzaion Garbiñeri Dakotan, Pine Ridge lakoten erreserban? Zerk lotzen zuen Johnny Douglas Euskal Herriarekin?

Eta On Jaime? Zer darabilkio On Jaimeri buruan?

Gurutzatzen diren bideak eta gurutzatzen diren munduak. Latinoamerikatik Nafarroako geografia, bertzeak bertze, zeharkatzera eramanen gaituen istorioa da honakoa. Euskara, literatura, sikarioak, ustelkeria… giro beltzezko eleberri eder askoan.

-Amerika, zenbat balio du inoren biziak Tiucalen? -galdegin dio emakumeak.

Eta Baztanen?

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu nahasia Miel A. Elustondoren hau. (H)ilbeltza beka lortu zuen, literatura beltza sustatzeko, baina ez dut uste asko sustatu denik literatura beltza liburu honekin, ez diodalako funts askorik ikusi liburuari. Eleberria hasten da Guatemalarako Helenaren bidaiarekin, sikario bat (Ñaña) ekartzeko, On Jaimeren aginduz, eta hari nagusi horrekin beste hari batzuk nahasten dira: Johnny Douglassen etorrera Euskal Herrira, bere aitaren errautsak aireratzeko; Arantza Urretabizkaiaren egonaldia Baztanen, mutil-dantzaren arazoa aztertzeko; Gergorioren kontakizuna, Aroztegiaren ustelkeriari buruz; etab. Hari hori guztiek hari nagusia estaltzen eta ahanztarazten dute, garrantzi osoa galtzeraino. Ondorioz, interesa galtzen da eta eleberri beltz honek galdu egiten du berezkoa duen… Gehiago irakurri