Jendeen jende

1

Izenburua: Jendeen jende
Idazlea: Mattin Irigoien
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2010

Jendeen jende antzerkia komedia bat da. Familia batean gertatzen da. Erretreta hartu ondoan bere sorterrira itzulia den izebak familiako zuhaitz genealogikoa egina du, eta 400 askaziz goiti aurkitu ditu bere ikerketan. Egun, denak gomit dira besta egitera.
Haatik, ustekabeak gertatuko dira, batetik familiako hiru belaunaldiak krisi egoera batean baitira, eta beren harremanak biziki minbera. Bestetik, horko nagusiak nahiz eta ogibidea bestalde izan, ardi zenbait hazten ditu bere etxalde ttipian, eta eritasun mehatxu handiak dira inguruko artaldeen kotsuz. Azkenik, eta azken minutuan, nehork badenik ere ez dakien familiako bat agertuko da diaspora urrunetik jinik…
Gure eskualdean zuhaitz genealogikoen egiteko ohidura azkartu da azken urteetan. Nolazpait, autoreak uste du euskaltasuna egunerokoan bizitzeko diren nekeziak, ordainezko bideak bilatzera bultzatzen duela jendea. Ondorioz odola, izena, etxaldea eta arbasoak bilakatzen dira euskaltasun permanente baten sentimendu. Horren inguruan irri egiteko antzerkia da hau, eta agian ikusten da printzipalena bestelakoa dela, badirela jendeak, beren neke eta pozekin, ahal bezala dabiltzanak elkarren artean (in)komunikatzen.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Amasa-Villabona 1.1 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Amasa-Villabona 1.1
Gonbidatua
Amasa-Villabona 1.1

Irribarrea ezpainetan
Aspaldian ez nuen antzerkirik irakurri eta benetan poztu nahiz Jendeen jende antzerkia nire eskuetara etorri denean. Hasieran lan pixka bat eman dit hiztegietan hara eta hona ibili behar izan dudalako, baina inoiz ere ez dut biderik galdu. Iparraldeko euskara bizia, ahozkoaren oso gertukoa, esamolde aberatsak dituena. Irribarrea ezpainetan irakurtzen den horietakoa da. Eta taulagainean dotore emango luke.