Ele zahar, ele berri

1

Izenburua: Ele zahar, ele berri
Idazlea: Martin Anso
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2008

Elezaharren zaku honetan arakatuta aurkituko du irakurleak zergatik egiten dion uzkian usain zakur batek beste zakur bati, ikasiko du Tarasken eta giza arrainen berri, Pagomarikoa ez ezik beste neska ederren berri ere izango du, lepazuri bihurtu zena adibidez edo Saturrarango maitemindua; erdi Aroko banderizoak ere ageri dira,basurdeak Bilboko kaleetan ikusi zireneko hartan bezala; Sebastian santua, zubiak, ilargia, harrizko gurutzeak, bikingoak…

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Amasa-Villabona 1.1 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Amasa-Villabona 1.1
Gonbidatua
Amasa-Villabona 1.1

Sutondoko ipuin zaharrak
Irribarrea sarri etortzen zaiola sentituko du elezahar edo ipuin zahar hauek irakurtzen dituenari. Ez dute helburu literariorik, kontatzea baizik. Eta kontatu kazetari estiloan kontatzen ditu, egilea kazetaria baita. Elezaharrak moldatu egin dituela esaten digu egileak azken oharretan. Gainera, amaierako orri horietan, jakinmina pizten zaienentzat, gehiago sakontzeko bidea ere erakusten du Martin Ansok. Egun hotz eta heze hautakoren batean, ahal izanez gero, sutondoan irakurtzeko oso aukerakoak.