Lertxundi espazioa lurra denbora

0

Izenburua: Lertxundi espazioa lurra denbora
Egileak: Mikel Lertxundi eta Maribel Aiertza
Argitaletxea:
Urtea: 2019

Arteari eta naturari irekitako leihoa mundutik eta munduari begiratzeko, tokikotasunetik unibertsaltasunera eta alderantziz. Literatur saiakera ilustratua Mikel Lertxundi euskal eskultorearen mundu-ikuskera berezian eta haren unibertso plastikoan sakontzen duena, honek bidea eman dielarik egileei eta nazioko eta nazioarteko sortzaile eta aditu kolaboratzaileei inguruneari begiratzeko eta handik, gizakiari eta honen munduan egoteko moduari. Pertzepzio eta hausnarketa desberdinak poema, aforismo, narrazio eta saiakera forman kimatzen dira 160tik gora argazkiz lagunduta hiru hizkuntzadun luxuzko liburuan.
Honek, Lertxundiren eskultura lanek bezala, irakurketa pausatua eta gogoetatsua egitera gonbidatzen du parteen eta osotasunaren arteko harmoniaz gozatzeko.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments