Ahotsak eta itzalak

1

Izenburua: Ahotsak eta itzalak
Idazlea: Maixa Zugasti
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2018

Aita batentzat gogorra da bi seme txikirekin erbestera alde egitea, gerra usaina sentitzean; are latzagoa, emaztea eta alaba txikia atzean utzita. Denbora ez da sarritan gai izaten bizipen gordinek sortutako zauriak sendatzeko, eta, haur horietako batek, Luisek, ahalegin handiak egin beharko ditu haurtzaroko helduen mundu ezkutua ezagutu ondoren, bere eleberria idazteko. Haatik, maitasunaren izenean egia ezkutatuko dioten ahotsak ere inguruan ibiliko dira…

Eleberri honetan, erbestearen bizipen gordina, ankerkeria eta heriotza aurkituko ditugu, baina baita maitasuna ere. Norbere iragana baldin bada geure izatearen barne-azala, kontakizunak lagun izan ditzakegu gure oroitzapenen bila, isiltasunaren gandua zeharkatzean.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Bere lehenengo liburua irakurri nuenean, webgune honetan esan nuen balekoa zela eta ea bigarrena nolakoa izango zen. Ba bigarrena urte berean heldu zen, 2018an, eta, gorabehera txiki batzuekin, oso ona dela onartu behar dut. Thriller moduan kontatzen digu gerra zibila baino lehenago protagonistek egin zuten ihesa (ama eta arreba herrian utzita), Sarzinan (erbestean) bizi zutena eta herrian (Ibaiondon) geratutakoei gertatu zitzaiena.
Egitura berezia da. Anaia txikiak eleberria idatzi du, anaia nagusia narratzaile gisa jarrita, eta bere emazteak osatuko du kontakizuna horrek egindako ikerketekin.
Amaiera arte interesa mantentzen da eta zapore ona uzten du liburuak, orokorrean.
Beraz, oso gomendagarria da liburu hau.