Girgileri anderea

1

Izenburua: Girgileri anderea
Idazlea: Maialen Hegi-Luku
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Eleberri honen hasieran mintzo dena Munia da. Deusek ez du ahultzen, beldurtzen, etsiarazten. Munia horrelakoa da. Tarteka, bazterren eta batez ere bere buruaren harrotzeko, munduaren itzulipurdikatzeko gutiziak atxikitzen du. Ez du atzera begiratzeko xederik, ez eta bere gaitasun handiez dudatzeko arrazoirik. Alta bada, askotan indarra ihesi doakio, oldarrak lehertzen du, gogo-indarrak errausten zaizkio, hobekien ezagutzen duten ezagunak lekuko. Bizia lokarri ulergarririk gabeko bi egoera errepikakorren arteko etengabeko harat-honat kudea ezina bilakatzen zaio. Bere bizia girgileria bat da ote?

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu zaila eta aspergarria Maialen Hegi-Lukuren lehenengo hau, IX. Gazteluma burtsa irabazi duena. Zaila da Hegoaldekoontzat bereziki, frantsesetik hartutako hitz mordoa baitago, eta aspergarria iruditu zait ez baitago ondo harilkatuta istorioa, nahaste bipolarra liburuaren oinarritzat hartuta (oso oinarri zaila, dena den). Ondorioz, interesa ia hasieratik galdu dut. Amaiera ere astuna iruditu zait. Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau. Jakina da Hegoaldeko irakurleok gutxitan aukeratzen ditugula Iparraldeko idazleen liburuak, baina horiek irakurtzen hasi nahi duenari beste bat hautatzea gomendatuko nioke. Ea hurrengoa!