Erran gabe doa

3

Izenburua: Erran gabe doa
Idazlea: Maddi Zubeldia
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Erran gabe doa. Horrela joan da Mattin, erran gabe. Eta isilduaren pisuak inguruko bakoitzarengan piztu edo itzali duena da eleberri honen gaia.
Mattinek utzitako hutsuneari bost aurpegi eman dizkio Maddi Zubeldiak, bost ahots. Bizitzaren sare korapilatsutik atera nahian zalapartaka ari dira bostak ala bostak. Eta galdera, kezka, haserre eta malkoen berri nori emanik ezean, marmolezko harri beltzaren gainean uzten dituzte, bakoitzak bere modura.
Hitzen artean irakurtzeko, isiluneen artetik entzuteko, pertsonaiak bakardadearen inta gaitzetatik nola ateratzen diren ikusteko parada ederra da liburu garratz bezain umoretsu hau.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Gasteiz 9.5Bilbo 54.3Arrizabalaga(e)ko Kaiet Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Gasteiz 9.5
Kidea
Gasteiz 9.5

Zubeldiaren eleberriak atsegin ditut. Lehenengoarekin, ‘Deserria Haurtzaro’rekin bere tonu malenkoniatsua gorabehera, asko gozatu nuen. Bigarrena ere, ‘Erran Gabe doa’, gozamena izan da irakurtzea. Lehenengoan ez bezala, bigarren eleberrian dena fikzioa da. Argumentua nahiko originala iruditzen zait: pertsonaiak hilerrira doaz Mattinen hilobira, eta bakoitzak bere erara eta bere sentimenduen arabera kontatzen du gertatzen ari dena eta zer gertatu zen. Izan ere, hilerria herri itxi batean kokatuta dago historia. Idazleak dioen bezala ez zuen hiri handi batean irudikatzen. Garrantzi handia dute eleberri honetan loreek. Pertsonaia bakoitzak, Mattinen hilobira hurbiltzen denean, hilobia garbitzera eta berarekin hustera, mota ezberdineko lore bat eramaten dio. Adibidez,… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Kidea
Bilbo 54.3

Oso liburu ona Maddi Zubeldiaren bigarren hau. Bere lehenengo liburua ez bazitzaidan asko gustatu, honek guztiz harrapatu nau. Mattin hil da eta bere ama, alarguna, maitalea, semea eta alaba bere hilobira joaten dira sarritan eta berarekin hitz egiten dute gertakari batzuk euren ikuspuntutik azaltzen. Horrela, guztien egiekin, egia borobila zein den jakingo dugu irakurleok. Azkar eta erraz irakurtzen da eta liburua hartu eta amaitu arte ezin izan dut utzi. Bestalde, erabiltzen duen euskara oso polita da, euskara batua baina Iparraldeko ñabardurekin. Amak bakarrik erabiltzen du batutik urrundutako hizkera. Beraz, ez dago arazorik liburua lasai irakurtzeko. Ez da inoiz interesa galdu… Gehiago irakurri

Arrizabalaga(e)ko Kaiet
Gonbidatua
Kaiet Arrizabalaga Van Remoortere

“Deserria haurtzaro” gustura irakurri nuen, eta Maddi Zubeldiaren hurrengo eleberria nolakoa izango ote zen galdetu diot behin baino gehiagotan neure buruari. Pentsatu baino irakurtzea erabaki dudan arte. “Erran gabe doa” desberdina da zinez, lehen eleberrian azaldutako hainbat osagai ez dira berriz agertu, baina berri batzuk azaldu dira. Herrimina azaltzen zen lehenengoan, bigarrenean, aldiz, herrikoikeria. Irakurtzen hasi eta berehala eleberria aspergarri izango zen susmoa ukan dut, Lapurdiko herri txiki bateko txikikeriak baititu itxura batera aipagai, baina ez da horrela izan. Serioa zirudiena irringarri bihurtu da. Ironia, umore beltza, satira, sarkasmoa… Idazleak etengabe darabil ziria, eta irakurleak irri-karkaila batzuk eginen ditu, segur.… Gehiago irakurri