Zomorroen kluba

0

Izenburua: Zomorroen kluba

Idazlea: Laida Martinez

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2016

Teresak ez du ikastolara joan nahi. Txikia eta beltzarana denez, ikaskide maltzur batzuek “Labezomorro” esaten diote. Atzo ikaskide horiek arazo batean sartu zuten zientziako laborategian: zer gertatzen da azukrea eta kola nahasten badituzu?… Istripu izugarria! Hondamendia! Horren ondorioz, sorginek mendekua nahi dute, zientziako irakaslea haserre dago eta ikasturteko nota kolokan du Teresak. Hori gutxi balitz, aitak sukaldatzen duena jan behar izaten du eta bere gustuko mutilak, Gorkak, ez dio kasurik egiten.
Zomorroen kluba osatzen dute Labezomorrok eta bere lagunek (Inurrierdik eta Armiarmak). Elkar hartuta egiten diete aurre ikaskide maltzurrei.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments