Franco hil zuten egunak

1

Izenburua: Franco hil zuten egunak
Idazlea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2016

Kaskagorrik hondartzara iritsi behar du futbolean aritzeko. Baina Franco komunismoaren mailua zen. Garai berrietara egokitu nahi du Martin Muñagorri kazetariak. Baina Franco kardinal bat bezala elizaratu zen paliopean. Jon Larreak marrazkiak egiten ditu Saharan. Baina Francok hogeita hemezortzi tonako zeroi bat ehizatu zuen Bizkaiko Golkoan. Doluzko xingola beltza lotu du Patxi Arizkunek besoan. Baina Francok luze bizi behar zuen, Jainkoak hala nahita. Ikasle nagiak labezomorro bat ikusi du gimnasiako patioan. Baina Francoko estatua erraldoi bat zeukan Ferrolen. Anita Alberdi ez da azaldu zinemarako hitzordura. Eta egun haietan guztietan hil zuten Franco.

Jende xume horren gaiztakerian Francok behin eta berriz hil behar izan zuen egun zoragarriak bildu ditu Koldo Izagirrek bederatzi ipuin marduletan.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Ez dut batere gozatu Koldo Izagirreren azken liburuarekin. Oso zaila eta astuna iruditu zait, Koldoren idazkeragatik, batez ere. Izan ere, oso esaldi eta paragrafo luzeak erabiltzen ditu eta substantiboen segidetan ez du komarik erabiltzen. Ondorioz, bitan irakurri behar paragrafo asko eta haria eta interesa galdu ditu behin baino gehiagotan. Horregatik guztiagatik, asko kostatu zait amaitzea eta nagikeria izan dut liburua berriro hartzeko. Hala ere, liburuaren ideia ona izan da: Francoren azken egunetan pertsonaia askoren bizitzak eta pasadizoak kontatzea. Baina, nire aburuz, huts egin du Koldok, tamalez. Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau.