Dumitru

1

Izenburua: Dumitru
Idazlea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2014

Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski, errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan. Haatik, semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako ekarri zuen hona Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite dute, Olatzek bereziki. Eta une batez, denak direla Dumitru erabakiko dute…

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Donostia 47.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Donostia 47.3
Donostia 47.3

Liburua irakurri aurretik ere ez zuen ezer onik iradokitzen Dumitru inguratzen duen azaleko esku beltzak. Eta liburua amaitu ondoren ere badirudi esku beltzak ez diola mehatxu izateari utzi nahi. Eta Dumitruk eta bere egoeran daudenek, ur gazian igeri egiten segi beharko dutela, zeren batetik ur gazia geroz eta jende gehiago ari da itotzen, eta bestetik , gero eta Aitor gehiago dago bazterretan, ni ez naiz Dumitru esaka. Esaterako, DBHko hainbat ikasle, “nik ez dut beltz batek egindako tortillarik jango” esaten dutenak ikasturte-bukaerako bidairako dirua lortzeko asmotan ikasleen gurasoek etxean egindako tortilla ekartzen dutenean eskolara. Ai, liburu honek lortuko balu Dumitrurenganako… Gehiago irakurri