Egarri egunak portualdean

2

Izenburua: Egarri egunak portualdean
Idazlea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2011

Egarri egunak, bai, 1977ko uda hartakoak: asean gozatu nahi ditu gazteria matxinatu batek askatasuna, maitasuna, berdintasuna, edertasuna. Egarri anitz honek gatazkan murgilduko du heziketa sozial eta sentimentalean aurreneko pausoak ematen ari den protagonista, hats kolektiboaren eta indibidualismoaren artean bere ezintasun, ahuldade eta ametsekin, gizontasun berri baten bila.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Gasteiz 9.11Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.11
Gasteiz 9.11

Oso zaila iruditu zait Izagirreren azkena. Aitortu behar dut hasieran bezala geratu naizela liburua bukatutakoan. Ez dakit zer irakurle mota zeukan buruan idazleak liburua osatzen ari zen bitartean, baina garbi dago gutxiengo batentzat dela proposamen hau. Erabiltzen dituen hitzak ezagutzen ditut(euskara da, noski), garai hura ere bizitakoa nauzue (ni gazteagoa izan arren), planteatzen dituen gaiaik eztabaidatuak ditut neuk ere; hala ere, ez niri galdetu zertaz doan liburua, ildorik aurkitu ez diodalako. Oso nahasia da dena. Landua bezaian urruna iruditu zait.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Niri ere oso zaila eta ulertezina iruditu zait Koldo Izagirreren azken eleberria. Idazle hau literaturatik baztertuta geratzeko arriskua du horrelako liburuak idazten jarraitzen badu. Ez dut ezer ulertu; ez dakit zein zen gaia, pertsonaia batzuen solasaldiak izan ezik; ez dut aurkitu pasarteen arteko haririk. Izagirreren narratiba guztia irakurri dut eta liburu hau izan da desatseginena iruditu zaidana. Eskerrak orrialde gutxikoa den. Espero dut hurrengo liburua desberdina izatea, bestela jai du nirekin. Beraz, ezin diot inori gomendatu.