Autopsiarako frogak

4

Izenburua: Autopsiarako frogak
Idazlea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2010

Edozein aitzakia aproposa da gure hizkuntza gutxiesteko, iraintzeko, zafratzeko, marjinatzeko. Koldo Izagirrek amorru bizizi idatzitako “Autopsiarako frogak” liburuak inarrosi egingo zaitu, kitzikatueta piztu. Zapalketa gogor bat ari gara kontatzen euskaraz egiten dugun aldiro. Herri izatearen froga eta kontzientzia ematen digu euskarak. Bizi garelako froga.

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Zuzene AmasorrainZarautz 73.6Bilbo 54.7 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.7
Bilbo 54.7

Beste liburu arraro bat idatzi du Irati Jimenezek. Aurrekoaren mailara ez da iristen nire ustez. Liburu txkia da, bai tamainaz eta baita anbizioz ere. Irudiek dute indar gehiago hitzek baino, nire ustez. Eta liburu ezkor eta iluna. Gustatu zait baina “Nora ez dakizun hori” idatzi ostean, oso goitik jarri zuen langa. Eta hau ez da heltzen inondik inora.

Zarautz 73.6
Zarautz 73.6

Aspaldi xamar irakurri nuen liburua, eta gustatu zitzaidala geratu zait gogoan. Horregatik beste bi iritziak irakurri ditut, zerbait gehiago gogoratzeko. Negatiboa bada, izenburu horrekin, baina ikuspegi dokumentatu eta zabala ematen digu, kanpoko eta barruko ekintza zehatzen dokumentu eta azalpenekin, eta horretan objetiboa bada ere, egilearen iritzia garbi ikusten da. Idazteko modua ederra da (eta niri ez zait gustatzen idazle hau), ironia. elipsia, estilo orain barrokoa orain komarik gabea…Nik ahal dudan guztiei irakurtzeko esaten diet.

Bilbo 54.7
Bilbo 54.7

Liburua ezkorra da gero. Erralista esango dute batzuek, baina benetan ezkorra da. Hizkuntzaren gaineko ezkortasuna dario lehen lerrotik. Idazkera aldetik bitxia da. Milaka aipu jasotzen ditu, baina ez ditu komak erabiltzen, behar den moduan behintzat. Eta horrek batzuetan moteldu egiten du irakurketa. (moteldu baino birritan leitzea tokatu zait batzuetan). Formatua goraipatuko nuke. Poltsikoko liburuak falta zaizkigu euskaraz. Ea bide luzearen lehen aletxoa den.

Zuzene Amasorrain
Zuzene Amasorrain

Izagirre euskal idazle onenetakotzat izan dut beti eta obra berri honetaz nire uste hori indarberritu egin du. Ez diot lerro bat kenduko esaten duenari, aurretik sarritan entzundakoak eta bizitutakoak maisutasunez ondu dituela esango nuke, gauza berriak irakurri dizkiot ere. Baina garbi daukak auzitegi-mediku edo forentseak baino eragile berritzaileak behar ditugula, eta diskurtso berri eta errealistak jan dugun kaka hori guztia kolpetik ez bada, apurka-apurka botatzen joateko, autopsia egiteko gero ere izango dugu denbora..