Barriola, San Adriango azeria

2

Izenburua: Barriola, San Adriango azeria
Idazlea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Igela
Urtea: 2009

A zeri maltzur eta azkarrak begi bat oiloengan eta bestea putreengan jarria du, ikazkinek bezala. Zertarako nekatu basoan, mendian zehar poltsa beterik duten pertsona burugabeak badabiltza? Aizkorriko ikazkinak Barriola azeria buru dutela inguruko bide lapur multzoa osatzen dute.
Hala ere, badute zertan pentsatua. Barriola Graziana deituriko oilo batez maitemindu da eta ustekabean Segurako alkateak udaleko diru-kutxen mesedetan lapurretak beste bide batzuetan egiteko eskatuko die maiteminduei.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Burlata 17.1Lesaka 30.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Burlata 17.1
Burlata 17.1

Liburua hartu nuenean umeek irakurtzeko egina zegoela uste nuen, hitzen tamainarengatik (nahiko handia baita) eta irudi polit eta erakargarriengatik. Baina irakurri ondoren, iritziz aldatu dut, umeei kontazeko baita; imintzioka, antzerki pixka bat eginez… Bestalde, irakurtzeko zaila suertatu zait, esaldi batzuk ulertzea kosta zaidalako (agian adineko euskaldunberria izategatik). Gustukoena? Parentesi artean agertzen diren esaldiak polit, zorrotz eta dibertigarriak: Azeriaren azalpenak edo burutazioak. Liburu polita.

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Pelikularako eginiko gidoiaren laburpena omen liburuxka hau; 62 orrialde ditu, irudiak eta guzti. Ordu batez irakur daiteke testua, baina merezi du mantsoago irakurtzeak. Bi aldiz irakurtzea ere bai, lasai, dastatuz, merezi du. Galdera motzak eta erantzun zorrotzak; indartsua eta ederra du hizkera, poetikoa aldizka, ironikoa askotan, hitzekin jostari; “Aizkorriko laburpide eta lapurbide guztiak ezagutzen ditu San Adriango azeriak”…