Duvoisin kapitainaren malura

1

Izenburua: Duvoisin kapitainaren malura
Idazlea: Kepa Altonaga
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2018

Ohikoa da Duvoisin kapitaina heroi handia bailitzan aurkeztea Biblia osoa itzuli baitzuen lapurterara, eta, halaber, Bonaparte printzea aipatzea euskal kulturaren bultzatzaile probidentzial gisa. Betiko irakurketa hori kuestionatzea izan da Duvoisin kapitainaren malura liburu honen abiapuntua.

Kepa Altonagak era konbentzigarrian eztabaidatu du usadiozko interpretazio hori, eta irauli egin du, uzkaili. Uste denaz kontrara soka-tira gogorra gertatu zen Bonaparte printzearen eta Duvoisin kapitainaren artean, gure itzultzaileak argi ikusten baitzuen ezinbestekoa zela prosa supradialektala, euskarari proiekzio kulturalik txertatzekotan. Printzeak orratzez entomologikoki fixatu nahi du aniztasun dialektala; Duvoisinek, ostera, literatura egin nahi du euskaraz. Soka-tira horixe bera bizi izan zuten printzearen gainerako korrespontsalek ere, hala nola Klaudio Otaegik, Johane Arxuk eta Uriarte frantziskotarrak.

Nolanahi ere, Bonaparte printzearen itzala luzea da, eta bizi-bizirik igar dezakezu euskararen munduan ugaritzen ari diren hainbat adierazpide antikulturaletan.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Urnieta 49.2 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Urnieta 49.2
Urnieta 49.2

Oso liburu interesgarria Altonagak idatzitakoa Duvoisin eta Bonaparte printzearen agnduetara lan egin zuten gaineko euskal idazleei buruz, euskal literaturaren eta, oro har, euskalgintzaren historia interesatzen zaionak ezinbestez irakurri beharrekoa, gehienbat Altonagak agerian jartzen duelako Bonaparte printzearen egitasmo handiaren azken helburua zein zein: euskal dialektologiaren azterketa museistikoa egitea, ez, inondik ere, euskal literaturaren eta euskararen geroa bermatu eta suspertzea hizkuntza baturanzko euskalkien arteko lotura sustatuz. Zeharka bada ere, Larramendiren eraginari buruzko iritzirik isurtzen du egileak; horiek azterketa sakonagoa beharko lukete baina, jakina, ez da azterlanaren gaia. Gaiak besterik iradoki dezakeen arren, irakurtzeko oso atsegina.