Goza daiteke gehiago

0

Izenburua: Goza daiteke gehiago
Idazlea: Karmelo Ayesta
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae
Urtea: 2014

Ur sakonetan murgiltzen gaitu liburuak hasiera-hasieratik. Defendatzen duen tesia da harremana dagoela euskaraz bizitzeko motibazioaren eta norberaren balioen artean. Hiru dira, euskara sustatzeko, autoreak proposatzen dituen balioak: integritatea, asertibitatea, eta erantzukizuna. Integritatea “esan eta izan” dela diosku, eta, integritatez biziz gero, ezin dela norbera euskalduna dela esan eta euskaraduna ez izan. Asertibitatea, berriz, barruan daramaguna adieraztea da. Autorearen iritzian, euskara erabili ezean, gure euskaltasuna ostendu egiten dugu eta, beraz, faltsutu gure izaera; asertibitateak euskaldunoi euskara erabil dezagun eskatzen digu. Hortaz, euskaldunok gara euskararen erabilera-mailaren erantzule. Errua besteei botatzeak ez du laguntzen, ardura besteengan jarrita zalantzan jartzen baitira norberaren ahalmena eta askatasuna. Autoreak dio, dagokigun erantzukizuna onartu ezean, gureak egin duela

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu