Aitaren etxea

6

Izenburua: Aitaren etxea
Idazlea: Karmele Jaio
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere ama gaixotu egin dela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean. Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero utzi ziona, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan berriz sortzen hasi dena. Emazteak idatzitako horretan topatuko ote du Ismaelek azkenaldian aurkitu ezin duen ahotsa? Ala bere baitan arakatu beharko du, ez dakien sekretu hori deskubritzeko? Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere. Bere nobela anbiziotsu eta ausartena burutu du Jaiok, lurralde ezezagun batean barneratuz eta bertatik arrakastaz itzuliz.

6
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
1 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
6 Comment authors
Urnieta 49.2Andoain 25.4Eibar 101.1Ea 83.1Gasteiz 9.5 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Urnieta 49.2
Kidea
Urnieta 49.2

Ederra, borobila, bikaina! Besterik ezin da esan. Jokoz kanpo utzi nau Jaiok bere eleberri honekin, besterik itxaroten bainuen Aitaren etxea izenburuaren atzean… Zenbat eta zenbat familien ispilu itte liteke? Bilbea zein ondo garatua eta indar handiko irudi ugari: Mendi zakurrarena, gurutzegramarena… Hasi eta buka, irakurri ahala atsedenerako itxi orduko berriro ere deika daukazun horietakoa! Mila esker, Karmele!!

Andoain 25.4
Kidea
Andoain 25.4

Ismael protagonistak gizon askoren jokatzeko, pentsatzeko eta sentitzeko (edo sentimenduak anestesiatzeko) modua islatzen du . Beti aitaren itzalean, aitaren “gizontasun” eredu eta eskakizuna bete ezinean…
Haren emaztea, Jasone, berriz, idazle izan nahi duena (badena), senarraren idazle karreraren menpe jartzen dena.
Emakumezko eta gizonezkoen paperaren inguruan hausnarketa sakona eskaintzen eta eskatzen digu Karmele Jaiok liburu honetan. Bakoitzaren obsesioak eta kateatuta gaituzten zurrunbiloak ederki adierazten dituela, iruditu zait. Zaintzaren gaiak emakumezkoen barrunbean duen indar gaindiezinak, bereziki hunkitu nau.
Irakurtzeko liburua. Ez dut uste gizonezko batzuei asko gustatuko zaienik, baina…

Eibar 101.1
Kidea
Eibar 101.1

Asko gustatzen zait Karmele Jaioren estiloa, irakurterraza eta aberatsa aldi berean, elkarrizketak justuak eta bere momentuan. Gainera, aurreko liburuekin alderatuta, literatura heldutasunera iritsita aurkitu dut honako honetan. Pertsonaien istorio pertsonalak oso ondo garatuta daude, pixkanaka eta zatika euren iragana eta oraingo egoera osoa islatzen du; hirugarren gizonezko batek markatutako min eta konplexuak abiapuntu. Liburu eder honi zerbait kritikatzekotan, bi kontu, bikaintasunera iristeko: bat, narrazioa erreka batean lasai doa, baina bukaerako gertaerak ur-jausian azkarregi, agian. Bi, Ismael idazlearen pertsonaia egolatra antipatikoegia egiten da bere emaztearen jarrera ulertzeko. Ez da kapaza emakumearen buruan jarrita idazteko, eta apur bat Karmele Jaiori hori gertatzen… Gehiago irakurri

Ea 83.1
Kidea
Ea 83.1

Idazle gehienek diote ez dietela kritikei jaramonik egiten edo ez dituztela irakurtzen. Ez da hau Ismaelen kasua, pertsonaietako bat eta idazlea, ezin baititu burutik kendu kritikari jakin batek egiten dizkion iruzkinak. Bere emaztea den Jasonek liburutegian egiten du lan eta emanak ere ditu bere lehen pausoak letren munduan. Libe, Jasoneren lagun mina eta Ismaelen arreba da. Berlinera ihes egin zuen herri honetako gatazka politikoaren ondorioz. Eta denen artean, bi neba-arreben aita. Erabaki eta egintza guztietan presente dagoen aita. Fisikoki ez dagoenean, oroimenean egongo da. Ismael obsesioz beterik dago: bere obra harroa idaztea, kritikaria baretzea, bere burua justifikatzeko beharra besteen exijentzia… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Kidea
Bilbo 54.3

Izugarri gustatu zait Karmele Jaioren azken liburua. Ismael, bere azken eleberria idazteko ezintasuna sufritzen duen idazlea, eta Jasone emaztea dira protagonistak. Libe arreba eta haien ama eta aita ere sarritan agertzen dira kontakizunean. Hari asko nahasten dira eleberrian, orainaldia eta, batez ere, lehenaldia, eta nahasketa horren emaitza paregabea izan da. Benetan, gozamena izan da liburu hau irakurri izana. Gainera, bikain idatzita dago: Ismael eta Liberen pasarteak, bigarren pertsonan azaltzen zaizkigu (oso dotore iruditu zait beti bigarren pertsonan istorio bat kontatzea); Jasonerena, lehen pertsonan. Erabiltzen den euskera erraza eta, aldi berean, jasoa eta txukuna izan da. Liburu honekin Karmele Jaiok erakutsi… Gehiago irakurri

Gasteiz 9.5
Kidea
Gasteiz 9.5

Erabat ados nago aurreko kritikarekin, liburu hau balekoa da. “Hamabost zauri”, “Amaren eskuak”, “Zu bezain ahul” eta Musika airean atsegin izan bazenituen, eleberri honekin ere gozatu egingo duzu. Nire ustez, borobilena. Izan ere, oso eleberri ona eta sakona idatzi du Karmele Jaiok. Hiru pertsonaia nagusiak ditu liburuak: Ismael, Jasone bere emaztea eta Libe bere arreba. Kapitulu bakoitzak amaieran testuaren hasieran edo erdian aurkitzen dugun esaldi bat du izenburu. Hau oso originala iruditu zait. Pertsonaia bakoitza bigarren pertsonan idatzitako atal bateko protagonista da. Liburua esaldi enigmatiko honekin hasten eta bukatzen da:”Tiro hutsak mendian”. Ismael zein Jasone idazleak dira. Jasonek testu guztiak… Gehiago irakurri