Hik ez dakik zer den beldurra

1

Izenburua: Hik ez dakik zer den beldurra
Idazlea: Karlos Linazasoro
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2019

Ipuin-liburu gogorra da. “Hik ez dakik zer den beldurra” da ipuin guztietan entzungo den melodia, leitmotiv-a, eta melodiak bere baitan biltzen dituen geruza-azalak inpaktu handikoak dira. Gaizkiari buruzko gogoeta gupidagabea. Handia da ipuinen tentsio psikologikoa, eta ez apalagoa irakurlearengan sortutako deserosotasuna. Irakurleari ezinegona sortzen dioten galderak eta hausnarketak egiten dira. Denok daramagula barruan munstro bat, denok garela min egiteko kapaz.
Maisuki idatzitako lana da; nabarmentzekoa da prosaren poetikotasuna eta indarra. Laburtasuna eta zehaztasun errealista dira ipuin-liburuaren ezaugarri aipagarrienak. Aldi berean, poema gogoangarri baten haritik, jolasean bezala, munduratutako gaizkiaren lore-sorta ederra da liburua.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Balekoa da Karlos Linazasororen azken liburua. Hemezortzi ipuinek osatzen dute liburua eta beldurra, hilketa eta mendekua dira guztien gai nagusiak. Ipuin batzuk besteak baino hobeak dira, baina emaitza orokorra positiboa da.
Laburra da liburua eta oso-oso laburrak ipuinak, sei orrialde baitauzka ipuinik luzeena. Horregatik guztiagatik, oso azkar irakurtzen da eta ez du zapore txarrik uzten amaitzean.
Ondorioz, gomendagarria da liburu hau.