Funanbulistaren beldurra

1

Izenburua: Funanbulistaren beldurra
Idazlea: Karlos Gorrindo
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2020

“Norberaren egiak besteenekin osatzen dira; besteen ikuspegiak isilduz eta desitxuratuz ez dago gizarte osasunik”: Sarrionandiak liburuaren atarikoan dioenak argi eta garbi adierazten du gizarte jakin baten gaixotasunak sendatzeko bideak zeintzuk diren, sendabidean jarri nahi izanez gero. Gure iragan hurbilak zauri sakonak utzi dizkigu txertatuta haragian ez ezik, bihotzaren barruan ere. Gizartearen beraren porrota barik, gizakiarena izan da gehiago. Giza miseriak eta handitasunak gobernatu ezinik ibili gara. Izatearen keriak kamustuta ibili gara, ibilian, noiz geratu behar dugun jakin gabe, arnasa hartzeko edo beste bide bati ekiteko, gizartearen eraldaketa helburu eta xede, gizakiarena berarena bazter lagata. Gure herriak, geure txikian, zeresan asko eta handiak eman ditu historian zehar, onerako zein txarrerako; borrokalari sena duen herria da gurea. Baina borroka horretan itsu-itsuan dabilen herriak helmuga du amildegia. Eta gu amildegiaren hegian egon gara luzaroegian. Karlos Gorrindo Etxeandia Ez da erraza zauriak erakutsiz idaztea, ez da erraza ispiluaren aurrean jartzea, urteen iragaiteari aurre egitea eta gertakarietara orduko pentsaerarekin hurbiltzea. Gorrindok hamasei urteko bere kartzelaldiaren kronika egin du, material humanoa eta literarioa erabiliz, musika lagun; bere egia kontatzen digu, bere egia ikusten dugu eboluzionatzen, kapituluz kapitulu, urtez urte, amildegiaren ertzean. Entzun nahi duenik bada?

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Kidea
Bilbo 54.3

Liburu interesgarria Karlos Gorrindoren azkena. Autobiografikoa da liburua, Gorrindo hamasei urtean egon zelako kartzelan, etakide gisa, eta urte horiek dira, hain zuzen, liburuan azaltzen dizkigunak. Hasieran preso ortodoxoa zena heterodoxo bihurtu zen, kalera irten arte. Gero bere herrian batzuen ezinikusia jasan izan behar zuen. Nahiz eta batzuetan aspertu, orokorrean interesgarria da liburua. Izan ere, hainbeste kartzelarekin eta hainbeste kartzelakiderekin batzuetan interesa galdu dut, baina kontatutako guztia kontuan hartuta, onartu behar dut oso interesgarria izan dela Gorrindo etakidearen bizitza. Idazketa, ordea, erdipurdikoa iruditu zait. Erderismo ugariaz gain, funtzionarioen esaldi guztiak gazteleraz egotea ez zait batere gustatzen. Kasu horietan beti pentsatzen dut… Gehiago irakurri