Urre urdinaren lurrina

1

Izenburua: Urre urdinaren lurrina
Idazlea: Jurgi Kintana
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2009

Volgako batelariak blogean plazaratu zen auzi batean du abiapuntua liburu honek. Idazle batzuk kexu ziren euskaraz, oraintsu arte behintzat, ez dugulako izan maila jasoko literatur tradiziorik. XIX. mendean, esate baterako, ez zen egon Rimbauden pareko euskal poetarik.
Eta oker baleude? Gure literatur tradizioak uste duguna baino gehiago gordeko balu? Ez ote zen existitu 1810-1940 artean gerora ahantzita geratu den puntako euskal idazlerik? Aukera horri heltzen dio liburu honek, bilaketa bati ekinez. Emaitza ez da hutsa izan.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Eibar 101.2 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Eibar 101.2
Eibar 101.2

Jurgi Kintana historialari eta idazlearen saiakera lana. Azpitituluak argi adierazten duen moduan, “Euskal idazle galduaren bila (1810-1940)” aritu da Kintana. XIX. mendeko korronte literarioak, euskal kulturaren eta euskararen egoera, idazle ezezagunen pistak… Liburuak blog batean dauka iturburua, Volgako Batelariek 2005ean idatzitako post honetan: “Gure literaturaren geroaz”. Volgalariak kexu dira euskarak ez duela maila jasoko literatur tradiziorik eta horrek eragin nabarmena daukala gure literaturan. “Gure ikasleek instituan Bilintx irakurrita zer espero dezakegu? (…) Ez dago tradizio bat jarraitzeko eta batez ere apurtzeko”. Eta hari horri tiraka, apokrifoen aldeko aldarria egiten dute: Euskal obra apokrifoak behar ditugu! Zalduak proposamen bat ere egiten… Gehiago irakurri