Gaueko zaintzailea

4

Izenburua: Gaueko zaintzailea

Idazlea: Julen Belamuno

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2016

Gizon adinean sartuxe bat, ez lagunik, ez familiarik, ez zaletasunik daukana, bere lanbidea besterik ez: gaueko zaintzailea da aluminio-fabrika batean, bere aita izan zen bezala, eta gauero eginkizun eta pauso berberak errepikatzen ditu zehaztasun maniatiko, ia milimetrikoz.
Segurtasun-sistema berriak ezarriko dituztela-eta, kalean geratuko da zaintzailea. Gaur du azken gaua, eta ohiko legean hasi du ibilbidea, lantegiaren txoko guztiak, bazter bakoitza ikuskatuz. Horrekin batera, baina, bere bizitzaren errepasoa egingo du, eta grisaren ñabarduren antzera deskubrituko dugu urteen monotonian ezkutaturiko misterioaren distira. Norbaitek esana da bizitzarik gatzbakoenak ere nahikoa joko ematen duela argumentu baterako, horretarako aski talentu izanez gero. Erronka horri eutsi eta garaile atera da Julen Belamuno, ohiturik gauzkan idazkera miresgarria koxka bat estuago landuz eta gogoan geratuko zaigun pertsonaia patetikoa marraztuz.

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Bilbo 54.3AtarriZalla 63.1Senpere 4.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Julen Belamunok oso azkar ekarri digu bere bigarren liburua eta honetan ere guztiz asmatu du. Apustua oso zaila zen, argumentu gutxiko liburua egitea, hain zuzen, Pello Lizarraldek maisuki egiten duen bezala, eta Pelloren mailra heldu ez arren (ezinezkoa baita), oso emaitza ona lortu du Julenek. Egia da batzuetan aspertu egin naizela zaintzailearen ikuskaldiekin eta konstelazioei buruzko aipamenekin, baina orokorrean gozatu egin dut irakurketarekin eta Julenen euskara ederrarekin. Bestalde, gasolindegiko neskaren pasadizoak gozagarriak izan dira eta horren amaiera ustekabekoa, bikaina benetan. Beraz, oso gomendagarria da liburu hau eta Julenek frogatu egin du dagoeneko jarraitzeko moduko idazlea dela.

Atarri
Atarri

Idazleari onartu behar diot bertute bat beste idazleengan aspaldi ez ikusia, hots, zerbait gertatu behar dela sinistarazten du irakurlea, irakurlea konbentziturik uzteko ahalmena, deskribaturiko eszena ia estatikoen ondorioz gertakizun dinamikoak etorriko direla, eta zentzu onean diot hau. Zentzu kritikoan esatea dago, ordea, gertatu BEHAR dena -azken batean irakurlearen “errua” da ezer gertatuko dela sinistea- NOIZ gertatuko den badakigunez, ezer gertatuko ez den uneak gainetik igarotzeko tentazioa izatea, adibidez, izartegiaren deskribapenetan, protagonistaren izaera eta psikologia osatzeko ezinbestekoak direnak baina halaber ezinbestekoa den errepikapenak agian irakurlearentzat ezinbestekoa ez dena. Filme bat ikusten ari garenean iragarkien antza har diezaioket honi, noiz bukatuko diren… Gehiago irakurri

Zalla 63.1
Zalla 63.1

Agian idazleak bilatu duen efektua da baina niri astun gertatu zait liburua irakurtzea. Akatsik ez teknika aldetik, mamirik gabeko istorioa baino. Momentu batzuetan, izarren deskribapenetan eta protagonistak “hall”eko koadroetan egiten dituen ibilerak, zentzurik ez diot harrapatu, soberan. Nobelaren amaieran erritmoa apur bat arindu egiten da.

Senpere 4.1
Senpere 4.1

Julen Belamunok ez du erraztasuna aukeratu nobela honekin, erronka jo du baizik, nobelaren elementuak oso mugatuak daude eta. Intriga murriztua leku bakar batean kokatzen da: lantegiko eremua, protagonista bakar batekin: gaueko zaintzailea. Lehen orrialdean badakigu zaintzaileak bere lanbideko azken gaua bizitzen duela, ezen teknologia berriak, kamerak, alarmak ezarri dituzte lantegian eta enpresak ez du zaintzaile baten beharrik. Pixkanaka-pixkanaka zaintzailearen nortasuna agertzen zaigu, sinple-sinplea lehenbizian baina aurreratu arau zirudien baino konplexugoa dagoena. Gaueko langileak ezustekorik gabeko bizia bizitzen du, oso neurtua eta arautua dena. Eguneroko errutinaren barnean leporaino sartuta dago baina konturatuz bizimodu hori betiko amaituko dela hustasun sentipena nabaritzen zaio.… Gehiago irakurri