Ukabilak eta loreak

2

Izenburua: Ukabilak eta loreak
Idazlea: Julen Belamuno
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015

Senarraz aspertuta, abentura zirraragarri batean katramilatu den emakumea; arrakastaren gazi-gozoetan, aspaldi galdutako aitaren oroitzapenari aurre egin behar dion zinemagilea; errebantxa-konbatearen aurrean, bizitzaren borrokan ere zirt-zart egin behar duen boxeolaria…

Pertsonaien barrenean sartzeko abilezia aparta erakusten du Julen Belamunok estilo zehatz bezain dotore batean idatzitako istorio hauetan: izaki bakartiak gehienetan, bizitzak edo inguruak gaizki tratatuak sarri, bere burua gobernatzen ere asmatzen ez dutenak… Gizajoen katalogo bat, sakon-sakonean gutako edozein ere izan daitekeen bezalakoak.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Bilbo 54.3Gasteiz 9.5 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu ona Julen Belamunoren lehenengoa. Zortzi ipuinez osatuta dago eta, nahiz eta maisulanak ez izan, interes osoz irakurtzen dira eta ez dago soberan dagoen ipuinik. Oso ondo idatzita dago liburua, estilo azkarra eta astirotsuagoa tartekatzen, eta Julenek erakutsi du kontuan hartzeko idazlea izan daitekeela. Beraz, gomendagarria da idazle berri baten lehenengo liburu hau.

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Zortzi ipuinek osatzen dute “Ukabilak eta loreak”. Guztiek heriotzaz jarduten dute sakon edo azaleko eran. Lehen atala, “Oso gauza ohargarria”, original samarra iruditzen zait, pertsonaia nagusiari gustatzen zaiolako jendeak eskailerak igotzeko duen modua. Gainera, existentzialista kutsuko idazkera dauka: ”Ez dago salbaziorik, ez munduan, ez mundutik kanpo (ez politikan, ez erlijioan)”. Bigarrena, “Gauaren altzoan”, nostalgikoa eta malenkoniatsua da, zeren eta haurtzaroko oroitzapenei buruzkoa da. “Aitaren izenean” delako istorioa Donostiako zinemaldian jazotzen da. Atal honetan aitaren heriotza aipatzen da. “Ukabila eta loreak”, laugarrena, boxeolarien ingurukoa da. Julen Belamunoren arabera, “Bizitzan ere gauza bera gertatzen duk. Boxeoan bezala. Dena duk borroka, baina buruarekin… Gehiago irakurri