Eguberria

0

Izenburua: Eguberria
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Argitaletxea: Nerea
Urtea: 2012

Juan Kruz Igerabide eta Elena Odriozola sortaile itzaltsuek, baterako lan honetan, Eguberria piztu egiten dute eta Euskal Herriko tradizioak, mitoak, musikak eta antzinako mundu bat eskaintzen dizkigute, bertan arbasoen mundu magikoa, natura eta Eguberriko erlijio-tradizioa uztartuz.

Edertasun poetikoa eta edertasun artistikoa. Lan honetan, sortzaile biek Eguberriari kendu egiten diote ohiko Eguberria, eta norberak bizi izan duen Eguberria eman diote: gure aurrekoen oroitzapen hunkitua, ahozko kultura, literaturaren tradizioa, maitasunezko natura.
Eguberria guztiontzako liburu bat da, adin guztietako umeentzat eta adin guztietako helduentzat, haren bidez antzinako tradizio kultural aberats bat atzeman ahal izango baitute.
Testuen nahiz irudien bidez, zuzenean bihotzera hitz egingo die Eguberriak.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments