Txori txoroa

1

Izenburua: Txori txoroa
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2011

Okil baten istorioa kontatzen da. Moko-oker jaiotzen delarik, ez du balio zurgintzarako, eta familiak arbuiatu egiten du. Bere akatsari etekina ateratzen dio, ordea, eskulturagile bihurturik. Hori ez dute ontzat ematen familian, eta etxea utzi beharrean gertatuko da. Bidaia iniziatiko luze bat abiatuko du, leku berriak eta aukera berriak ezagutzera, eta era askotako izakiekin topo egingo du, abenturaz abentura bere burua ezagutuz.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Deba 75.1

Ezberdinak direnen arazoak aztertzen ditu egileak ipuin honetan. Txori hauekin dena erlatiboa dela erakusten digu: batzuentzat kritikagarri eta baztergarri izan daitekeena, besteentzat onargarri eta miresgarri ere izan daiteke. Bizitzan hainbat laguntza beharrezkoak izaten ditugu aurrera ateratzeko eta eskaintzen digutenei men egitea ezinbestekoa izan daiteke. Aukerak aurrean jartzen zaizkigu, baina ez da erraza gustura sentitzeko behar dugun guztia lortzea. Eroapena eduki eta itxaroten ikasi egin behar da. Bestetik, eskarmentuak metatzen goazen heinean, gure ikuspuntua ere alda daiteke…