Klasiko bitxi, arront klasiko

0

Izenburua: Klasiko bitxi, arront klasiko
Idazlea: Joxemiel Bidador (Aritz Galarragaren edizioa).
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2016

Joxemiel Bidador (Iruñea, 1970-2010) izen ezinbestekoa da honezkero gure literaturaren historian. Besteren gainetik, ikertzaile gisa euskal literaturaren historiografia osatzeko egin zuen ekarpen handiagatik. Hainbat idazle eta testu ahanzturatik atera zituen, edota, zuzenean, ordura arte ezezagun zirenak plazaratu.

Bestalde, maisuki uztartu zituen ikerketa zorrotza eta zabalkundea. Laurehun artikulu baino gehiago argitaratu zizkioten Euskal Herriko egunkari eta aldizkarietan. Adibidez, Euskaldunon Egunkaria-ko Nafarkaria gehigarrian, 1995etik 2001era, 262 guztira.

Horietarik gehienak bildu ditugu liburu honetan, euskarazko testu-egileak aipagai dituztenak, euskarazko literaturaren nolabaiteko alde ezezaguna agerrarazten digutenak. Liburu hau ez baita euskal literaturaren historia ohiko bat, historia osotua, euskal literaturaren historia osatzera datorren liburua baizik.

Hain zuzen, euskal literaturaren B alde moduko bat da orriotan aurkituko duguna. Halakorik egon zitekeenik ez genuen uste. Bada, Bidadorrek erakutsi zigun.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu