Manuel Iturrioz. Borrokalari baten bizipenak

1

Izenburua: Manuel Iturrioz. Borrokalari baten bizipenak
Idazlea: Joxemari Iturriotz
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2011

Orexako gipuzkoar hau Arizkuneko baserri batean morroi ibili ondoren herrira itzuli eta artzain lanetan hasi zen. Bazirudien bere bizitza osoa nekazal munduari lotua emango zuela, baina bat-batean ardiak saldu eta Tolosara joan zen lan bila. Handik urte batzuetara Diputazioko ezagun batek bultzatuta mikelete sartu eta gerra aurreko eta gerra hasierako urte gatazkatsuek Donostian harrapatu zuten. Milizianoekin elkartu eta Euskal Herrian izan ziren gerra zibileko guda gehienetan hartu zuen parte. Asturiasen preso egin zuten, baina mugaz bestaldera ihes egitea lortu ondoren, berriro Bartzelonatik sartu eta Segre eta Ebroko bataila handietan ibili zen borrokan kapitain mailarekin. Gerra galdu zutenean Frantzia aldera pasatu, kontzentrazio eremutik ihesi eta Donibane Lohitzunen zegoela Bigarren Mundu Gerra piztu zen. Orduan ihesaldiak antolatzen zituen sare betean (Comète sarean) sartu zen alemanen eremu okupatuan erortzen ziren hegazkinlariei muga Espainia aldera pasatzen laguntzeko, preso egin zuten arte. Baina berriro ihesi joan zen eta bolada batean makietara pasatu nahi zuten gazteei muga zeharkatzen lagundu zien, ibilaldi haiek kontrabando pixka bat egiteko aprobetxatuz. Azkenik, bizimodu klandestino hura uztea erabaki zuen, eta lan munduan murgildu zen orduko zuen familia aurrera ateratzeko.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Donostia 47.3 Recent comment authors

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena Bozkatuena
Harpidetu
Donostia 47.3
Gonbidatua
Donostia 47.3

Maria San Gil politikariak eta Mario Conde bankariak idatzi dituzten liburuen ondoan zegoen dendan Alberdaniaren hau ere, hirurak Biografiak sailean. Izan ere, liburu honek ia dena du biografiatik, eta ez dakit zer duen saiakeratik, nahiz eta liburuaren barnealdean Saiakera dela esaten den. Biografia da ez duelako protagonistak idatzi, baina autobiografia da protagonistaren idatzietan oinarritutako kronika moduko bat delako. Lehen pertsonan dago -Txanberlaini eskaini pasartea barne- idatzia eta horrek benetakotasuna ematen dio idatziari, eta benetakotasuna ematen dio, batez ere kontatuak berak bizi izan zituela jakiteak. Historia-dokumentua da beraz, liburua. Eta bizipenetan oinarritua. Egia dio: bizi + penetan. Bizi egin zen, baina… Gehiago irakurri