Adiskide bat nuen

2

Izenburua: Adiskide bat nuen
Idazlea: Joxean Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik) eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenengoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…
Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duten tonu ironikoa, erotismo bizizale eta sentsuala…

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Joxean Agirre euskal idazlerik onenetarikoa izan arren, nago ez dela oso ezaguna euskarazko irakurle apurren artean. Berriki, liburu hau ekarri digu eta esan behar da oso ona dela, bere liburu gehienak bezala. Nahiz eta hasieran kostatu zaidan liburuaren istorioan murgiltzea, liburuaren erditik aurrera guztiz harrapatu nau eta arrapaladan irakurri dut.

Bi pertsonaia nagusi daude: narratzailea, literaturako irakaslea dena, eta Garibaldi, “La lutta finale” eleberrian ere agertu zena. Ez dakit hurrengo liburuan ere Joxeanek Garibaldi pertsonaia sartuko duen, baina merezi du berarekin jarraitzea.
Idazkera txukuna, atsegina eta gozagarria da, eta zailtasunik gabe irakurtzen da eleberri hau. Ondorioz, guztiz gomendagarria da Joxean Agirreren azken liburu hau.

Zalla 63.1

Sorpresa atsegina izan da niretzat irakurri dudan Joxean Agirreren lehen liburua. Idazkera landuan, mundu ezberdinen nahasmen orekatua, irakurlearen tentsioa mantentzen asmatzen duena. Gomendagarria oso.